Usted está aquí: Inicio Información legal BERRIAK Iraurkontasuna Irailaren 14an ingurugiro eta birziklapen tailerra Sopelan

Irailaren 14an ingurugiro eta birziklapen tailerra Sopelan

Uribe Kostako Mankomunitateak, Ekoguneren bitartez, ingurugiro eta birziklapen tailer berriak antolatu ditu. Inguru-Minguru izeneko ekimena iraila eta urriko ostiraletan gauzatuko da Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan.

Inguru-Mingururen helburu nagusia 4 urtetik gorako parte-hartzaileei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea da, besteak beste.

Sopelaren kasuan, tailerra irailaren 14an ospatuko da Jauregizar Plazan 17:00ak eta 19:00ak bitartean. “Txapa-iturrien berrerabilpena” lelopean, parte-hartzaileek imanak, orri markatzaileak eta paparrekoak sortuko dituzte txapa-iturriekin.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia