Usted está aquí: Inicio Información legal BERRIAK Sopela Udalak aurretiko kontsulta publikoa irekiko du uztailaren 13an Udal Hilerriaren araudi berria osatzeko

Udalak aurretiko kontsulta publikoa irekiko du uztailaren 13an Udal Hilerriaren araudi berria osatzeko

Sopelako Udal Hilerriari buruzko araudia aldatzeko interesa dagoela ikusita, aldaketa hori egin baino lehen, Udalak kontsulta publikoa egingo du, herritarrek beren iritziak eta iradokizunak helaraz ditzaten.

Kontsulta hori, web-atariaren bitartez (www.sopelaudala.org) bideratuko da. Bertan jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek honako gaien inguruan: ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, arau hori onestea beharrezkoa eta egoki den, arauen helburuak eta izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

2020ko uztailaren 13tik 27ra, (egun biak barne), izango da kontsulta publikoa. Udalaren bulegoetan eta bide elektronikoz ere (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus),  aurkeztu ahal izango dira proposamenak eta iritziak, baita 39/2015 Legeak adierazitako gainerako bitartekoz ere. 

Beharrezkoa bada, prozeduraren gaineko kontsultak eta argibideak egin daitezke udal bulegoetan edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikoan. 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia