Usted está aquí: Inicio Información legal BERRIAK Sopela Sopelako Udalak 80.000 euro baino gehiago inbertituko ditu udalerriko kale eta bide desberdinak hobetzeko

Sopelako Udalak 80.000 euro baino gehiago inbertituko ditu udalerriko kale eta bide desberdinak hobetzeko

Sopelako Udalak, Obra eta Zerbitzuen Sailaren bitartez, Loroño, Larrondobeko, Gatzarriñe eta Olabide kaleetan zolatze eta asfaltatze lan desberdinak burutzeko lizitazio prozesua publikatu du. Konkurtsora irten den jarduera honetarako, Udalak 83.000 euro (BEZa barne) baino gehiagoko aurrekontua erreserbatu du. 

Sopelako alkateak, Josu Landaluzek, lau kale hauetako galtzadak egun kaltetuta aurkitzen direla ziurtatu du denboraren igarotzeagatik. “Jarduketa honekin herritarrek asteazkenetan antolatu ditugun bileretan adierazitako eskarei erantzuten diegu. Hortaz, zirkulazioaren segurtasunari, erabiltzaileen erosotasunari edo zoladuraren iraunkortasunari eragiten dieten gabezia hauek konpontzeko konpromisoa hartzen dugu. Laburbilduz, gune hauetatik mugitzen diren eta bertan bizi diren sopeloztarren segurtasuna hobetuko dugu” adierazi du.

Bide publikoen asfaltatze eta konpontze lanek guztira 3.375 metro karratuko azalerari eragingo diote. Behin lanak esleituta, enpresa arduradunak gehienez 25 egun izango ditu hobekuntzak burutzeko.

Kale hauek taldekatu egin dira lan ekipoen desplazamendua optimizatzeko eta egin beharreko lanen eta errepideetako zein oinezkoen trafikoa edo erdiguneko aktibitatearen beraren arteko interferentziak minimoak izan daitezen.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia