Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Sopela Bigarren faseko neurriak Euskadin, maiatzaren 25etik aurrera

Bigarren faseko neurriak Euskadin, maiatzaren 25etik aurrera

BIGARREN FASEKO NEURRIAK EUSKADIN

Mugikortasuna eta ordu-tarteak

Maiatzaren 25etik aurrera, mugikortasunerako gaur egun dauden ordu-tarteak ezabatuko dira, eta mugagabetuta geratuko da gure kaleetan, beti ere bizi garen lurralde historikoaren eremuan.

Kirol-jarduerari dagokionez, edozein ordutegitan egin ahal izango dugu jarduera fisikoa. Komenigarria izango litzateke 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian kirola egitea saihestea, ordutegi horiek 70 urtetik gorakoentzat eta kolektibo zaurgarrientzat izango dira.

Lurralde-mugikortasuna (baldintzak ez dira aldatzen)

Argitu behar da pertsonen mugikortasuna mugagabea dela lurralde historiko bakoitzean.

Era berean, lurralde historikoen arteko mugikortasunak mugagabea izaten jarraitzen du adineko senideei bisitak egiteko, arrazoi sozioekonomikoengatik eta lan-arrazoiengatik, baina lurraldeen arteko mugikortasun-mugari eusten zaio aisia-arrazoiengatik.

Erreferentziazko araudia: Lehendakariaren maiatzaren 15eko  9/2020 dekretua.

15 pertsona arteko bilerak etxeetan edo gune itxietan

15 pertsona arteko bilerak egin ahal izango dira (familian edo lagunartean) etxebizitza partikularretan, lokal pribatuetan eta erabilera publikoko gune irekietan.

Topaketa horiek osasun-agintariek gomendatutako distantzia- eta prebentzio-baldintzetan egin beharko dira.

Ostalaritza, Jatetxeak eta Saltokiak

  1. A) Maiatzaren 25etik aurrera, ostalaritza-establezimenduen jarduera berrabiaraziko da barruko espazioan, eta terrazen jarduerarekin jarraituko da. Bi kasuetan, gehieneko edukiera% 50ekoa izango da, eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean. Establezimenduetan artatutako pertsonek eserita egon beharko dute beti.
  2. B) 400 metrotik gorako merkataritza-guneen jarduerari eta irekierari berrekingo zaie, eta hurbileko merkataritza-jarduerarekin jarraituko da, gehienez ere %40eko edukierarekin.

Elkarte gastronomikoak eta txokoak

Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, gehieneko %50eko edukierarekin eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean eta garbiketa eta desinfekzioan hostalaritzaren arautegi berbera bete beharko dute.

Kultura- eta aisialdi-jarduerak (bi araudiak)

  1. Kultura- eta aisialdi-jarduera espazio itxietan berrezarriko da, museotan %50arteko edukierarekin eta heren bateko edukierarekin, kultur etxe, antzoki eta zinematan 50 pertsonako gehiengoarekin.
  2. Espazio irekietan, gehienezko edukiera heren batekoa izango da, 400 pertsonako gehiengoarekin. Publikoa eserita, eta beti bermatuko dira distantziak eta gainerako segurtasun-neurriak beteko dira..

Turismo aktiboa eta natura

Turismo aktibo eta naturalarekin berriro hastea baimenduko da, gehienez 20 pertsona arteko taldeetan.

Hezkuntza

Astelehen honetan sartuko da indarrean Hezkuntzako eta Kultura sailburuen 2020ko maiatzaren 23ko Agindua, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko aurrez aurreko jarduerak berriz hastea eta ikasketa jakin batzuetan sartzeko azterketak eta probak egitea arautzen duena.

Agindu honek honako hau xedatzen du:

  • Maiatzaren 25etik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. maila edo Helduen Hezkuntzako baliokidea, Batxilergoko lehen eta bigarren maila eta Lanbide Heziketako lehen eta bigarren maila guztietan aurrez aurreko irakaskuntza- eta hezkuntza-jarduerari berrekitea, bai eta azterketak egitea ere.
  • Era berean, ekaineko lehen astean, gainerako ziklo eta mailetako irakasleak eta irakasle ez diren langileak berriro lanean hastea xedatzen da, ikastetxeetan hezkuntza-jarduera egiteko.

Era berean, honako hauei berrekitea arautzen da:

  • Araubide Bereziko Irakaskuntzak (artistikoak, kirolekoak, hizkuntzetakoak)
  • proba libreak DBH, Batxilergo eta LHko tituluak lortzeko
  • Enplegurako Lanbide Heziketako prestakuntza-jarduera presentziala eta lanekoak ez diren praktiken moduluak.
  • aurrez aurreko jarduera Unitate Terapeutikoetan eta Hezkuntza Bereziko Zentroetan
  • Hezkuntza- eta prestakuntza-jarduera presentziala euskaltegietan, akademietan, eskoletan eta prestakuntza-zentroetan eta antzekoetan, publiko zein pribatuetan, besteak beste, hizkuntza-, arte- eta kirol-esparruetan.
  • Azterketa ofizialen deialdia, antolaketa eta ospakizuna (adibidez, HABE)

Maskarak erabiltzea

"Zenbat eta mugikortasun handiagoa, orduan eta maskara gehiago"  baliabide hau nahitaez erabili behar da, maskara nahitaez erabiltzeko baldintzak arautzen dituen Osasun Ministerioaren maiatzaren 19ko Aginduan jasotako baldintzetan.

ERANTZUKIZUN INDIBIDUALA

Arduratsuak izateko deia egiten da eta gogoratu beharrezkoa dela babes-neurriak betetzea:

  • Bi metroko segurtasun-tartea uztea.
  • Maskara erabiltzea bi metroko tarte hori utzi ezin denean.
  • Eskuak sarri garbitzea.
  • Sarri ukitzen diren gainazalak ahal dela ez ukitzea.
  • Eta arriskuko kolektiboekin, hau da, arriskuko pertsonekin, haurdun dauden emakumeekin eta aurretik gaixotasun kronikoak dituzten pertsonekin, kontu handiz ibiltzea.

Últimas noticias de Deportes

article thumbnailEl Ayuntamiento de Sopela ha puesto en marcha junto con el Grupo Serviocio BeOne el programa #YoEntrenoEnCasa. Se trata de un entrenamiento virtual totalmente gratuito para mantenerse activo y en forma desde casa. Las personas interesadas dispondrán de mas de 300 clases virtuales (Tonificación, baile, HIIT, meditación, yoga, pilates). Multitud de ejercicios para que podamos realizarlas sin...
article thumbnailAtendiendo a las recomendaciones del Gobierno Vasco, y con el objetivo de prevenir la expansión del Coronavirus entre la población, se ha tomado la decisión de cancelar, hasta nuevo aviso, la XVIII. edición de la Herri Lasterketa que se tenía que celebrar el próximo 29 de marzo.  La organización de la carrera, en colaboración con el Ayuntamiento de Sopela, está analizando fechas alternativas...
article thumbnailPor sexto año consecutivo, el Ayuntamiento de Sopela e Hirubi Triatloi Taldea han puesto en marcha la San Silvestre de Larrabasterra, una carrera solidaria que congregará cerca de 600 participantes. El evento que se celebrará el 31 de diciembre, martes, partirá de la Plaza Urgitxieta a las 17:00h y finalizará  aproximadamente a las  18:15h. En total, habrá 3 categorías, cada una con su propio...
article thumbnailEl 14 de julio, domingo, se celebra en la playa de Barinatxe la Carrera nudista "Premio Patxi Ros", organizada por 20º año consecutivo por el Ayuntamiento de Sopela y Munarri Atletismo Taldea. La iniciativa comenzará a las 11:00 h y, como ya viene siendo habitual, constará de dos categorías: la testimonial, de 1 kilometro, y la absoluta, de 5 kilómetros. Habrá premio para los y las tres...
Más noticias: Deportes  

Enplegu Beste Berriak / Otras Noticias de Empleo

article thumbnailEl Surf Business Meeting, impulsado en Sopela hace cuatro años como un lugar de encuentro de los profesionales del sector, busca su propio hueco. Y es que, en esta ocasión, no se celebrará en el marco del Sopela Kosta Fest. El Ayuntamiento, impulsor de ambos eventos, ha apostado por separarlos en el calendario ante el peso que están ganando ambos eventos. Así, la música y las actividades de...
article thumbnailSopelako Udalak surfaren eta irristaketa-kirolen profesionalentzat sortutako ekimenak laugarren edizioa beteko du aurten. Lehenengoz, Sopela Kosta Fest jaialdiaren egitarautik kanpo egingo dute topaketa, eta oraingoan Getxoko Udalak ere hartuko du parte ... Para ver la noticia completa pulsa AQUI...
article thumbnailSopela- Sopela apuesta por fomentar las oportunidades laborales y por eso el Ayuntamiento de la localidad, a través de Uribe Kostako Behargintza, ha puesto en marcha el programa de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, Acciones Locales para la Promoción del Empleo 2019 ... Para ver la noticia completa pulsa AQUI...
article thumbnailPequeños empresarios conectan con inversores a través de foros como Business Market para impulsar proyectos en zonas alejadas de los grandes centros de negocio.... Para ver la noticia completa pulsa AQUI

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia