Sopelako Udalak 225.000 euro inbertituko ditu gune publikoak egoera onean mantentzeko

Bide publikoak ahalik eta baldintza onenetan mantentzearen garrantziaz jabetuta, Sopelako Udalak 225.000 euro inbertituko ditu udalerriko bide eta gune publikoak konpontzeko, berritzeko eta hobetzeko.

Gauzak horrela, lanak egun kaltetutako guneak baita eguraldi txar, erabilera, obra eta abarrengatik egunero sor daitezkeen kalteak ere konpontzean oinarrituko dira. Horregatik, hain zuzen ere, obrak ez dira gune jakin batean zentratuko, udalerriko gune guztietan zehar egingo dira. Era berean, eta herritarrak partaide egiteko asmoz, Sopelako Udalak sopeloztarrek egiten dituzten proposamenak eta eskaerak hartuko ditu kontuan (sakanguneen egokitzapena, zintarri eta espaloien jaistea…).

Udalak lizitazio prozesua ireki du dagoeneko eta enpresa esleipendunak urtebetez eskainiko du zerbitzua.