Portal municipal de Sopela - Portal municipal de Sopela
Usted está aquí: Inicio

Artículos

Sopela Networking: Hurbileko merkataritza-harremanak aktibatuz, Sopelako ekonomia zirkularra bultzatzeko programa

  • “Sopela Networking Zirkularra Sopelako Ekintzaileei, Saltokiei eta Negozioei zuzenduta dago, hurbileko merkataritza-ingurunera hurbiltzeko, bertan ezagutzera emateko eta sinergiak ezartzeko motibazioarekin, Sopelako ekonomia zirkularra lortzeko”, Mª Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko zinegotziak nabarmendu duenez.
  • Urriaren 15ean eta 29an eta azaroaren 12an eta 26an 4 gosari komertzial izango dira Sopelan, 07:30etik 09:30etara. Gosari bakoitzak ekonomian, merkataritzan eta marketinean aditua den profesional bat izango du hizlari gisa eta ondoren networking gune bat antolatuko da bertaratzen direnentzat.



Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak, Sopela Networking Zirkular programa abiarazi du, Sopelan hurbileko merkataritza-harremanak aktibatzeko eta ekonomia zirkularra zerbitzu gisa bultzatzeko.

Enpresa batek existitzen jarraitzeko, hazteko edo kostuak aurrezteko behar duena baino ez du erosten eta erabaki horiek oso hausnartuak dira; izan ere, hornitzaile bat aukeratzeko akats batek galera ekonomiko handia eragin diezaioke enpresari, baita erabakia hartu zuen pertsona kaleratzea ere. Horregatik, B2B marketinaren lan nagusia hautemandako arriskua murriztea eta bezeroaren konfiantza lortzea da. Hurbiltasuna eta ezagutza dira bezeroek bilatzen duten konfiantza hori ematen duten bi faktoreak.

“Sopela Networking Zirkularra Sopelako Ekintzaileei, Saltokiei eta Negozioei zuzenduta dago, hurbileko merkataritza-ingurunera hurbiltzeko, bertan ezagutzera emateko eta sinergiak ezartzeko motibazioarekin, Sopelako ekonomia zirkularra lortzeko”, Mª Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko zinegotziak nabarmendu duenez.

4 merkataritza-topaketa egitea aurreikusi da, honako helburu hauekin:

•    In situ ezagutza eta negozioen eta gertuko saltokien arteko merkataritza-harremanak aktibatzea.
•    Sopelako negozioen eta saltokien eta ekintzaileen arteko harreman profesionalak eta zuzeneko ezagutza dinamizatzea.
•    Lanbide- eta enpresa-sinergiak identifikatu, sortu eta finkatzea eta Sopelan negozio arteko eraikuntza egitea.

Urriaren 15ean eta 29an eta azaroaren 12an eta 26an 4 gosari komertzial izango dira Sopelan, 07:30etik 09:30etara. Gosari bakoitzak ekonomian, merkataritzan eta marketinean aditua den profesional bat izango du hizlari gisa eta ondoren networking gune bat antolatuko da bertaratzen direnentzat.

Izena emateko

Izena emateko epea gaurtik, irailaren 20tik, urriaren 8ra arte egongo da zabalik eta www.sopela.eus webgunearen bidez edo aurrez-aurre udaletxean egin ahal izango da, "Kanpainaren ataria" atalean. Interesa duten guztiek informazio gehiago eskuratu ahal izango dute 94 406 55 00 (110 luzadura) telefono zenbakira deituz edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera posta elektronikoko mezu bat bidaliz.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia