Artículos

Sopelako Udalak berritasunak gehitu ditu 4.0 Merkataritza-gaitze aurreraturako programan

Sopelako Udalak Enplegu eta Ekonomi Sustapen Arloaren bitartez martxan jarritako eta otsailaren 4an hasi zen “4.0 merkataritza-gaitze aurreraturako programa” indartsu hasi da.

Izan ere, komertzio eta enpresen sorkuntza eta ekintzailetza sustatzen jarraitzeko helburuarekin, astelehenetik ostiralera egiten ari diren 160 orduz osaturiko ohiko formazio sesioez gain Sopelako Udalak, berritasun gisa formula berria txertatzea erabaki du, udalerriko komertzio eta negozioen beharretara moldatutako formula, alegia. “4.0 merkataritza-gaitze aurreraturako pildorak” izeneko sesio berri hauek negozioen lehiakortasuna handitzeko konpetentziak, teknikak eta estrategia digitalak jorratuko dituzte.

Lehenengoa, “Inpaktuzko komunikazioa komertzio eta negozioetan” izenekoa, atzo bertan egin zen. Bigarrena, aldiz, “Marketin Digitala” otsailaren 26an egingo da eta azkenekoa “Komertzio elektronikoa” martxoaren 20an ospatuko da. Pildora hauek guztiak Landabe 12n egingo dira 14:00ak eta 16:00ak artean.

Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapen zinegotziak adierazi duenez “Udaletik beste behin, sopeloztarren esku jartzen ditugu gure baliabide eta tresna guztiak irmoki langabezia-tasa murriztu, ekintzailetza sustatu eta Sopelako enpresa nahiz negozioen sorkuntza eta garapena bultzatzeko helburuarekin”.