Portal municipal de Sopela - Portal municipal de Sopela
Usted está aquí: Inicio

Artículos

 
SOLDADURA ELEKTRIKO BIDEZ FABRIKATZEKO ETA MUNTATZEKO IKASTAROA
2021 Martxoa / Marzo

 
Gizarteratze eta laneratze eta birziklatze profesionalerako enplegagarritasuna sustatu eta hobetzeko helburu nagusiarekin, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez, “Soldadura elektriko bidez fabrikatzeko eta muntatzeko ikastaroa eta homologazio-proba” izeneko ikastaroa jarri du abian. Espezialitate horrek garrantzi handia du sektorean bertan.
 
Udaletik “egunez egun lanean jarraitzen dugu enplegua sortzeko, sopeloztarren enplegagarritasuna hobetzeko eta udalerriko ekonomia garatu eta sustatzeko. Hain zuzen, horiek izan dira garatzen ditugun politiken ardatz eta helburu nagusiak” baieztatu du Teresa Fernández Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak. “Garai eta eskaera berrietara egokitu gara. Badakigu gaur egun enpresek homologazio-ziurtagiria duten langile kualifikatuak behar dituztela, hori dela eta, abiarazi dugun ikastaro honen bidez, parte-hartzaileei trebakuntza emango zaie proba bat egiteko eta ATISAE ingeniaritzaren ziurtagiria lortzeko”, gaineratu du.
 
180 orduz osaturiko ikastaroa, martxoaren 15etik maiatzaren 20ra gauzatuko da, astelehenetik ostiralera (9:00-13:00) Leioako Teknika Profesional Berrien zentroan (Nuevas Técnicas Profesionales) eta hiru moduluz osaturik egongo da. Edukia teorikoa eta praktikoa izango da eta ikuskapen bisualak eta erradiografikoak gainditzen dituzten ikasleei ATISAE ingeniaritzak homologazio-ziurtagiria emango die soldadura elektrikoaren espezialitatean.
 
Parte hartu ahal izateko, eskatzaileek, besteak beste, Sopelan erroldaturik egon beharko dute, enplegu-eskatzaile izan beharko dute, 18 urte beteak izan beharko dituzte.
 
Leku kopurua mugatua izango da, beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik, otsailaren 23tik martxoaren 9ra izena ematea Sopelako Udaleko web orrialdeko (www.sopela.eus) Kanpaina atarian edota udal bulegoetan. Hautatutako pertsonen zerrenda Udaleko iragarki-taulan publikatuko da eta martxoaren 12tik aurrera sartuko da indarrean.
 
Ikastaroaren oinarriak: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/44-enplegu-eta-sustapen-ekonomikoa-empleo-y-promocion-economica
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia