Usted está aquí: Inicio

Artículos

"Euskaraz Olgetan” programa ekainean ere martxan, webgunearen bidez

Jolasak eta tailerrak oinarritzat hartuta familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzea helburu duen “Euskaraz Olgetan” programa, ekainean ere martxan izango da. Eduki bereziak prestatu dira astero igoko direnak www.euskarazolgetan.eus webgunera eta bideoak astebetez egongo dira ikusgai.  

Hauxe ekaineko programazio zehatza:

  • Ekainak 1-7: Tor Magoa (Magia ikuskizuna)
  • Ekainak 8-14: Birziklatutako panpinak + Nerea Ariznabarreta (Ipuin kontaketa)
  • Ekainak 15-21: Txokolatezko Moussea + Automatak
  • Ekainak 22-28: Koaderno Mitologikoak + Euskal Dantzak
  • Ekainak 25-Uztailak 5: Artisau izozkiak + Xalto ta xalto (pailazoak)

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia