Portal municipal de Sopela - Portal municipal de Sopela

Artículos

Surf Denontzat proiektuak surfean gizarteratzen eta aukera-berdintasuna lortzen lagunduko du

Sopelak Surf egokituarren alorreko erreferentziazko puntuetako bat izateko lanean jarraitzen Sopela. Lan ildo horretan, Peñatxuri Surf Eskolak, Haszten elkarteak eta 3dlan elkarteak, Sopelako Udalarekin elkarlanean, Surf Denontzat proiektua aurkeztu dute, pertsona guztiei surfa modu jarraitu, egonkor eta profesionalean egiteko aukera eskaintzeko asmoz, kirolari guztien beharrak beteko dituen diziplina anitzeko talde batekin.

Programa hau aniztasun funtzionala duten eta eskola espezializatu batean parte hartu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Era berean, surfing egokitu-inklusiboari buruzko lan-ereduak ezagutu nahi dituzten eta norabide horretan ekimenak sustatu nahi dituzten pertsona eta erakundeei ere zuzenduta dago.

Proiektua surfaren esparruan kirol egokitua bultzatzeko beharretik sortu zen, eta 2019an egin zen Euskadiko Nazioarteko Surf Egokituko Txapelketan hasi zen itxura hartzen: “Txapelketa horretan sinergia asko zehaztu ziren eta nazioartean surfaren munduarekin eta, bereziki, surf egokituarekin lotutako hainbat proiektu interesgarri ezagutu genituen. 15 urte generamatzan surf egokituaren alorrean lanean, baina puntualki, ez zehatz-mehatz, eta eguneroko jardunaldien eskasia eta surf egokituaren berezko gabeziak ikusita, proiektu hau aurrera eramatea erabaki genuen surfaren gizarteratzean eta aukera-berdintasunean modu profesionalizatuagoan laguntzeko”, nabarmendu dute Peñatxuri Surf Elkartetik.

Proiektu egonkorra

Haszten Bizkaiko kirol egokitu eta inklusiboaren sustapenean esperientzia zabala duen elkartetik uste dute “lehen surfing egokitu eta inklusiboaren inguruan egin diren ekimenak lagungarriak izan direla praktika horiek gero eta eskuragarriagoak izan daitezen pertsona guztientzat”, baina, hala ere, “norabide horretan proiektu egonkorragoak eta luzeagoak behar direla sumatzen dugu”.

Horregatik, proiektua abian jartzeak aukera emango du, tartean diren erakunde guztien artean, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat ahalik eta irisgarriena izango den surfing programa egokitua eta inklusiboa eskaintzeko, lan-eredu eta metodologia inklusiboa diseinatuz.

Proiektu honen azken helburua inklusio-eremuan espezializatutako lantalde batetik abiatuta, epe luzerako surf-eskola egonkor bat sortzea da. “Pertsona guztiek, beren gaitasun intelektualak, sentsorialak edo fisikoak alde batera utzita, surfa urte osoan praktikatzeko aukera ematen duen proiektu bat sortu dugu. Guk urteak daramatzagu desgaitasunen bat duten pertsonen bizitza errazten, diseinuaren, 3D inprimaketaren eta teknologia berrien bidez, software eta hardware libreak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz”, nabarmentzen dute 3dlan elkartetik.

Sopelako Udalaren izenean, Josu Landaluze alkatea “pozik” agertu da beste behin, kirolerako sarreraren egokitzapenaren bidean parte hartzeagatik: "Surf egokitu inklusiboko proiektu bat da, geratzeko iritsi dena eta hainbeste surflariri merezi duten babesa eta jarraitutasuna ematen diena”.

Proiektuak honako alderdi hauek lantzen ditu nagusiki:

DOSSIERRRA

BIDEOA