Usted está aquí: Inicio

Artículos

Sopelak ekintza anitz antolatu ditu azaroaren 19 eta 26 artean A25a dela eta

 

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Arloak, azaroaren 19an eta 26ra arte luzatuko diren ekintzaz beteriko programa antolatu du.

Aurten, pandemiaren ondorioz, Sopelako Udalak urtero A25ean Udaletxeko Plazan ospatzen den bateratzea ez egitea erabaki du. Gauzak horrela, hauek izango dira hurrengo egunotan antolatu diren ekintzak:

  • Azaroak 19 (19:00): “EEUU DEL AMOR” genero ikuspegiko zinema-foruma Kurtzio Kultur Etxean
  • Azaroak 20 (20:15): Juana, erreinatu nahi izan ez zuen erregina” antzerkia (Histrión Teatro) Kurtzio Kultur Etxean
  • Azaroak 23 (18:30): “Emakumeen aurkako indarkeria matxista, non jarri fokua?” hitzaldi birtuala Norma Vázquez psikologo feministaren eskutik. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatziz (Sopelan bizi diren pertsonek izango dute lehentasuna)
  • Azaroak 24 (18:30-20.00):Indarkeria matxistari buruzko charla-forum birtuala, giza eskubideen ikuspegitik, Red Kuorumek emana
  • Azaroak 26 (18:00-20:00): “Indarkeria matxistaren aurkako plana Sopelako giza eskubideen ikuspegitik” sentsibilizazio-tailer birtuala (Sopelako elkarteei zuzenduta, Red Kuorumek emana).

Ildo horretan, aipatzekoa da Sopelan, A25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta bideo bat egin dela. Honako estekan ikus daiteke:

https://www.youtube.com/watch?v=jWy_StTmX-I&t=2s

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia