Usted está aquí: Inicio

Artículos

Hirukideren aurkezpena Sopelan martxoaren 28an

Martxoaren 28an, osteguna, Euskadiko Familia Ugarien elkartea, Hirukide, Sopelako Kutzio Kultur Etxean egongo da kafe-tertulia bat egiteko. Bertan, udalerriko familia ugariekin egongo da eta bere zerbitzuak eta ekintzak aurkeztuko ditu. Honekin batera, kide ugariko familiek dituzten eskubideen gaineko informazioa helaraziko die parte hartzaileei, bai eta azken berriak ere. Parte-hartzaileen iritzia eta aldarrikapenak entzuteko helburuarekin, honako gaiak jorratuko dira, besteak beste:

  • Ba al zenekien, familia ugaria izateko baldintzak luzatu egin zirela?
  • Ba al zenekien NAN-a eta pasaportea eskuratzea doakoa dela familia ugarientzat?
  • Argindarraren bonu soziala erabili al duzue?
  • Ba al zenekien Hirukidek Euskadi mailan badituela 900 enpresa baino gehiagorekin akordioak, non, eskeintzen duten beherapenak Hirukideko bazkideei?

Hirukidek, halaber, oparitxo bat eskainiko die bertaratutakoei. 

EGUNA: Osteguna, martxoaren 28an
ORDUA: 18:30-19:30
LEKUA: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta, 11)

Informazio gehiago:   Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. /  945 25 36 02

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia