Usted está aquí: Inicio

Artículos

Ikertua Osasun Publikoaren aurkako delitua egotzita

Sopelako Udaltzaingoko agenteek 35 urteko sopeloztar bat atxilotu zuten atzo, Osasun Publikoaren kontrako delitu bat egotzita (droga trafikoa). Udaltzainek sustantzia desberdinekin trafikatzen zuenaren susmoa zuten (kokaina, speed, marihuana eta haxixa), sustantzia hauek Sopelako erdigunean auzotarrei salduz. 

Aurreko hilabeteetan zehar, Udaltzaingoak sustantzia estupefazienteen monodosiak konfiskatu dizkiete herri erdiguneko tabernetan mugitzen ziren ohiko kontsumitzaile batzuei. Hala, zaintze berezi bat jarri zuen martxan Udaltzaingoak, ustez trafikatzen zuen pertsona kontrolatzeko. Gizonak, sustantzia estupefazienteekin lotutako aurrekariak ditu. 

Atzo, irailak 19 osteguna, arratsaldeko 18:15ak aldera, Udaltzaingoak gizonezko honen presentzia detektatu zuen taberna baten inguruan, eta agenteek udaltzaingoaren bulegoetara joateko eskaera egin zien. Oinez zihoazela, atxilotuak agente bat indarrez bultzatu zuen horma baten kontra eta ihesi hasi zen, bere etxerako noranzkoan. Beste agente batzuk, laguntza eskaintzera hurbildu zirenak, gizona harrapatu eta erreduzitu egin behar izan zuten, berriro kontra egiten hasi baitzen. 

Gizona udaltzaingoaren bulegoetara eraman zuten, erregistratu egin zuten eta arropan ezkutatuta, termoseilatutako 36 poltsa txiki zituen, sustantziak monodosietan saltzeko prest, eta beste 3 haxix plaka. 

Atxilotu ostean, gizona Ertzaintzaren esku utzi zen, atestatua egin eta dagokion auzitegira bidaltzeko. 

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia