Usted está aquí: Inicio

Artículos

Sopelako Udaltzaingoak 5 pertsona atxilotu ditu delitu desberdinengatik

Azken egunetan Sopelako Udaltzaingoa indar guztiz aritu behar izan da lanean herriko bizilagun guztien segurtasuna bermatzen jarraitzeko helburuarekin. Aste honetan, Sopelako agenteek 5 pertsona atxilotu dituzte polizia-lan desberdinetan. 

Pasa den astelehenean, abuztuak 5, agindu judizial bat zuen Lezamako 38 urteko gizonezko bat atxilotua izan zen, gidatzen zihoan autoa gelditu ostean. 

Hurrengo egunean, abuztuak 6 asteazkena, agenteek aurreko egunean lapurtutako auto bat berreskuratu ahal izan zuten Sorondota kalean; era berean, egun berdinean, udaltzaingoak operatibo berezi bat burutu zuen Loiola Ander Deuna kaleko lokal baten, ohikotasunez substantzia estupefazienteak kontsumitzen zituzten pertsonen mugimenduak detektatu ondoren.  Dispositibo honi esker, agenteek droga kantitate desberdinak konfiskatu zituzten, pertsona bat identifikatu eta 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, biak Sopelako bizilagunak. Atxilotutako gazteak, auzitegi batek jarritako atxiloketa agindua zuen eta orain, osasun publikoaren kontrako delitu batengatik ikertua izaten ari da. 

Abuztuaren 7an, Bilboko 23 eta 25 urteko bi gizonezko atxilotuak izan ziren baita Barinatxeko Parkiñeko auto batetik zenbait objektu lapurtu ostean. Atxiloketa hau herritarren laguntzari esker burutu ahal izan zen eta ostutako objektu guztiak berreskuratu zituen Udaltzaingoak. 

Eta bukatzeko, atzo, abuztuak 8, Loiola Ander Deuna kalean matxuratutako auto bati laguntzera hurbildu ostean, agenteak, ibilgailuak IATrik ez zuela ohartarazi ziren. Asegurua ere ez zuen indarrean eta gidariak gidabaimeneko puntu guztiak galduta zituen. Hala, gidaria ikertua eta auzi arin batera deitua izan da bide segurtasunaren aurkako ustezko delitu batengatik. Honez gain, gizon bera, atxilotua izan zen, agenteek Gernikako Auzitegi baten atxiloketa agindu bat zuela egiaztatu zutenean. 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia