Artículos
Udako udalekuetan izena emateko epea zabalik maiatzaren 22ra arte
- Última actualización en 11 Mayo 2022
- Visitas: 6117
Sopelako Udalak udako udalekuetan izena emateko epea zabalik dago. Maiatzaren 22ra arte, gurasoek bere seme-alaben izenak eman ahal izango dituzte Summer Camp, Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak eta Musikaz Blai egitasmoetan.
UDALEKU IREKIAK
Zertan datza: jolasak, tailerrak, aisialdiko jarduerak.
Nori zuzendua: Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 4 eta 12 urte bitarteko umeak (2022ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).
Datak:
- 1.txanda: uztailaren 1etik 14ra (uztailak 4 zerbitzu barik)
- 2.txanda: uztailaren 15tik 29ra (uztailak 25 zerbitzu barik)
- 3.txanda: abuztuaren 1etik 16ra (Abuztuak 15 zerbitzu barik)
- 4.txanda: abuztuaren 17tik 31ra
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Zaintza zerbitzua 8:00etatik 9:00etara eta 14:00etatik 15:00etara.
Plaza kopurua: 250
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85 €, bigarren neba-arreba 65 €, hirugarren neba-arreba 55 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.
MUSIKAZ BLAI
Zertan datza: kantua, mimika musikala, dantza eta antzerki jarduerak.
Nori zuzendua: Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 5 eta 12 urte bitarteko umeak (2022ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).
Datak:
- Txanda bakarra: uztailaren 1etik 15era ( uztailak 4 zerbitzu barik)
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara.
Plaza kopurua: 60
Tokia: Musika eskola
Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85 €, bigarren neba-arreba 65 €, hirugarren neba-arreba 55 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.
SURF UDALEKUAK
Zertan datza: surfa ardatz duen udalekua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko helburua duena. Bestelako kirol, jolas eta surfaren inguruko jarduerak eskainiko dira.
Nori zuzendua: 12 eta 17 urte bitarteko gazteak (2022ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte). Sopelan erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna.
Datak:
- 1.txanda: uztailaren 4etik 15era
- 2.txanda: uztailaren 18tik 29era
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
Plaza kopurua: 30 txanda bakoitzean
Tokia: Arriatera eta Barinatxe hondartzetan, surf eskolen egoitzetan
Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85 €, bigarren neba-arreba 65 €, hirugarren neba-arreba 55 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira. Erroldatu gabeak 150 €.
SUMMER CAMP
Zertan datza: ingelesean erabat murgiltzeko kanpamentua da, eskola zein aisialdiko ekintzen bidez.
Nori zuzendua: Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 13 eta 15 urte bitarteko gazteak (2022ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).
Datak: uztailaren 2tik 15era Beloradon (Burgos).
Plaza kopurua: 18
Prezioa: matrikula arrunta 450 €, bigarren neba-arreba 335 €, hirugarren neba-arreba 280 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 150 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.
INFORMAZIO OROKORRA
IZEN-EMATEAK
Datak: apirilaren 25etik maiatzaren 22ra
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea eta sarrerak.sopela.eus
Kurtzio Kultur Etxeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta larunbata eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
PLAZEN ESLEIPENA:
Izen-emate kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada zozketa bidez esleituko dira plazak. Beharrezkoa izanez gero, zozketa maiatzaren 30ean egingo da 12:00etan Kurtzio Kultur Etxean.
Txanda eta udaleku mota berean izena eman duten neba-arrebak batera sartuko dira zozketan.
Plazak zozkatu behar izatekotan, eskatzaile bakoitzari gehienez txanda bat egokituko zaio udaleku mota berean.
ZERRENDAK ARGITARATZEA:
Onartutako partaideen zerrendak ekainaren 2an argitaratuko dira www.sopela.eus webgunean.
PLAZEN KONFIRMAZIOA:
Udalekuetan parte hartzen dutenek kreditu txartelarekin ordainduko dituzte plazak. Ordaintzeko epea ekainaren 6tik 15era izango da.
Esleitutako plaza bati uko egin nahi izanez gero,
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
helbidera e-mail bat bidali beharko da ekainaren 10a baino lehen.
INFORMAZIO BATZARRAK:
Summer camp: ekainaren 20an 19:00etan
Musikaz Blai: ekainaren 20an 19:00etan
Udaleku irekiak: ekainaren 21ean
1.eta 2.txanda: 19:00etan
3.eta 4.txanda: 20:00etan
Surf udalekuak: ekainaren 22an 19:00etan
Tokia: Kurtzio Kultur Etxean.
Informazio-dossier osoa HEMEN.