Artículos

Ludoteka: aurreinskripzioa egiteko epea zabalik abuztuaren 31ra arte

Ludoteka zerbitzuaz gozatu nahi dutenentzako aurreinskripzio epea zabaldu da gaur, uztailak 6 eta abuztuaren 31ra arte eman ahalko da izena (biak barne). 

Interesa dutenek Kurtzio Kultur Etxera hurbildu beharko dira, hurrengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara. Izena on line ere eman ahal izango da, egoitza elektronikoaren bitartez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/ 

Apuntatu daitezkeen umeei dagokionez, 2017 eta 2009 urteen bitartean jaiotakoak izan beharko dira (biak barne eta Sopelan erroldatuak)

Momentuz aurreinskripzioa zabaldu da baina koronabirusak eragindako pademia dela eta,  irailean baloratuko da Ludoteka zerbitzua ze baldintzatan eskaini ahal izango den. Data heldu ahala, honen berri emango da.