Usted está aquí: Inicio

Artículos

Sopelako Ludotekako zerbitzua Aste Santuan zehar

 

Aste Santuko oporrak direla, apirilaren 15,16, 17,23, 24, 25 eta 26an Sopelako Ludoketaren ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izango da. Zerbitzua goizez eskainiko denez, haurrek, egunero eraman beharko dute hamaiketakoa etxetik.

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, horretarako, Ludotekarekin kontaktuan jarri beharko dira Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidearen bitartez. Emailera bidalitako inskripzioak soilik onartuko dira.

Apuntatzeko bi txanda ezarriko dira:

  • Ludotekan inskribatutakoentzako: martxoaren 11tik 24ra, biak barne.
  • Behin-behinekoentzako (plazak geratzekotan): martxoaren 25etik 31ra, biak barne.

Itxaron zerrenda egotekotan, langileak  kontaktuan jarriko dira erabiltzaileekin. Kontrako kasuan, mezurik jaso ezean, haurrak zuzenean onartuta daudela esan nahi du.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia