Usted está aquí: Inicio

Artículos

Ludotekako urriko programazioa

Dagoeneko eskuragai duzue ludotekak urrirako antolatu dituen jardueren programazioa:

APUNTATZEKO SUKALDE TAILERRAK

  • Urriak 11: apuntatzeko azken eguna, urriak 9 (asteazkena)
  • Urriak 15: apuntatzeko azken eguna, urriak 13 (larunbata)
  • Urriak 24: apuntatzeko azken eguna, urriak 22 (astelehena)
  • Urriak 26: apuntatzeko azken eguna, urriak 24 (asteazkena)

ROLE PLAYING (T)/ PINTXO HOTZEN LEHIAKETA 

  • NON:  Ludotekan
  • NOIZ:  Urriak 6 (larunbata)  
  • METODOLOGIA: Txikiek (4-6 urte), astean zehar prestatu dituzten dendekin, dendari eta erosleen Rolak hartuko dituzte. Nagusiak (7-12 urte), etxetik ekarritako elikagai eta sukaldeko tresnekin, asmatutako pintxoak egingo dituzte ludotekan guztion artean dastatu eta saritu ditzagun.  

MERENDOLA 

  • NON: Ludotekan.
  • NOIZ:  Urriak 13 (larunbata) 
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Urriak 11 (osteguna) edota taldea betetzean.
  • METODOLOGIA: Denak (4-12 urte), goizeko ordutegian (11:00-14:00), herrira joango gara merendolako gauzak erostera eta ondoren, ludotekara itzuliko gara  erositakoaz dastatzera.

GOMINOLA TARTA 

  • NON: Ludoteka. 
  • NOIZ:  Urriak 20 (larunbata) 
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: urriak 18 (osteguna) edo taldea betetzean. 
  • METODOLOGIA: Haur guztiak (4-12 urte), goizeko ordutegian (11:00-14:00), ludotekara etorriko dira tarta bat egiten ikastera eta ondoren, dastatzera.

SANTIMAMIÑEKO KOBETARA IRTEERA

  • NON:  Kortezubi (Bizkaia). 
  • NOIZ:  Urriak 27 (larunbata) 
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: urriak 23 (astelehena) edo taldea betetzean.  
  • PREZIOA: 0€  
  • METODOLOGIA: Tutoreekin, 10:00an geratuko gara Kurtzio Kultur Etxean. Santimamiñeko kobetara abiatuko gara erreplika (3Dko bideoa) eta kobaren sarrera bisitatzera. Ondoren, inguruetan bazkalduko dugu eta tutoreekin 16:00etan Kurtzio Kultur Etxean elkartuko gara berriro ere.
Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia