Usted está aquí: Inicio

Artículos

Udalak bihar irekiko du Arkitekto Tekniko gisa jarduteko 2 lanpostu betetzeko deialdia

Sopelako Udalak bihar, asteartea, abuztuak 11, zabalduko du Arkitekto Tekniko bi plaza txanda librean eta azterketa eta merezimendu bidezko lehiaketaren bidez betetzeko deiadia. 

Deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 2020ko abuztuaren 10eko 215.zenbakian. Beraz, eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpena BOEn argitaratu eta biharamunetik hasita, abuztuaren 11tik irailaren 7ra arte alegia. 

Eskabidean baldintzak betetzen direla adieraziko da eta merezimenduak behar bezala alegatu eta identifikatuko dira. Hala ere, laugarren oinarriarekin bat etorriz, EZ DA BEHARREZKOA ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTUTAKO EGIAZTAGIRIEN KOPIA AURKEZTEA. Ondoren, epaimahaiak parte hartzeko baldintzak eta eskabidean alegatutako merezimenduak betetzen direla egiaztatzeko eskatuko du.

Prozesuaren oinarriak uztailaren 22ko BAOn argitaratu dira, 139.zenbakian. Informazio guztia eta tramiteak esteka honetan kontsulta daitezke:

https://sopelarin.sopelana.net/Oposizioak/WebOposizioak 

Halaber, oposizioen atarian ez ezik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten den moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia