Usted está aquí: Inicio

Artículos

Irekita sopelako haur parke guztiak

 

"Normaltasun berria" iristeaz batera, Sopelako Udala hainbat udal instalazio eta espazio publiko irekitzen hasi da. Horrela, Udal sopeloztarrak gogorarazi du herriko hamar haur parkeak irekita daudela joan den astetik, garbiketa eta desinfekzio lanak egin ostean. Bideo honetan egindako lanen laburpena ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=zZoKPVWiANw&t=2s

Sopelako Udalak instalazioak arduraz erabiltzeko deia egin die herritarrei, eta agintari eskudunek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatzen jarraitzearen garrantzia gogorarazi du. Beraz, parke bakoitzean, errespetatu beharreko edukierari buruzko informazio-kartelak jarri dira.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretuaren arabera, 4 metro karratuko pertsona bakarra egon daiteke. Parkeetara sartu aurretik eta irteeraran, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea gomendatzen da. Halaber, erabiltzaileen artean 1,5 metroko distantzia gordetzea eskatzen da. Gutxieneko distantzia hori mantendu ezin bada, maskara nahitaez erabili beharko da.

Haur-parke irekien zerrenda:

-                 Balearen parkea

-                 Artaza plaza

-                 Gernika plaza

-                 Jauregizar plaza

-                 Urgitxieta plaza

-                 Loiola parkea

-                 Loiola sektoreko parkea

-                 Arrietarako aparkalekua

-                 Atxabiribilgo parkea

-                 Zipirine ikastetxeko parkea

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia