Agate Deuna 2020: Zatoz abestera!

Aurtengoan eta iazko edizioan egindakoari jarraituz, AGATE DEUNAren ospakizuna era herrikoi eta parte hartzaileagoa egiteko asmoarekin, ez da txapelketarik antolatuko eta herriko talde, elkarte eragile eta abarrei honako gonbidapena luzatzen dizuegu:

Goizeko deialdiak:

Eguerdiko 12:00etan Larrabasterrako Urgitxeta plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren, mokadutxo bat emango da parte hartzaile guztientzat (beti ere aldez aurretik izena eman duten talde, eragile, elkarte eta kolektiboentzat).

Eguerdiko 13:30etan: Udaletxeko plazan. 

Arratsaldeko deialdiak:

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera: Sopelako Udaletxeko plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren, txokolatada bat antolatuko da parte hartzaile guztientzat (beti ere aldez aurretik izena eman duten talde, eragile, elkarte eta kolektiboentzat).

Arratsaldeko 20:00etatik aurrera: Sopelako Udaletxeko plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. 

Deialdi guztietan parte hartzeko aukera dago, eta hortaz gain talde bakoitzak herrian zehar nahi duen tokietan abesteko aukera izango du.

Izena emateko, baldintza hauek betetzea eskatzen da: