Usted está aquí: Inicio URBANISMO BERRIAK Aisia eta Kultura Udalak ikasketa gela bat zabalduko du asteburuetan Kurtzio Kultur Etxean

hiringitza banner

Udalak ikasketa gela bat zabalduko du asteburuetan Kurtzio Kultur Etxean

Herritarren eskaerei erantzunez, Sopelako Udaleko Kultura sailak, Kurtzio Kultur Etxeko gela bat ikasketa espazio moduan zabaltzea erabaki du, otsailaren 15etik ekainaren 28ra bitarteko asteburuetan.  Ikasleei edota oposaketak prestatzen ari diren pertsonei zuzendutako zerbitzua izango da, lasaitasunez ikasteko espazio egokiak izan ditzaten larunbat eta igandeetan. 

Ikasketetarako egokitutako espazio honek, gehienez 25-30 pertsonentzako lekua izango du eta udal liburutegiaren bidez eskaintzen den zerbitzuarekin bat egiten du, zerbitzu osagarria da baina kasu honetan, ordutegi desberdin batekin, asteburuetan irekiz. Aipatzekoa da baita, Udal liburutegiak ere bere ordutegia handitu egingo duela, herritarrek malgutasun eta aukera gehiago izan dezaten ikasketa sasoian. Hala, ordutegi berria hurrengoa izango da: astelehenetik ostiralera, goizeko 8:15etatik arratsaldeko 20:45ra arte (jarraian) eta larunbatetan goizeko 8:00etatik 14:00ak arte. Ordutegi berri hau martxoan abiaraztea aurreikusten da. 

Kurtzioko ikasketa gelaren ordutegiari dagokionez, espazioa zabalik izango da larunbat eta igandeetan, goizetan 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 17:00etatik 20:00etara. Jai egunetan itxita egongo da (Aste Santua kasu). 

Interesa duten pertsonek, hurrengo telefonoa edota helbide elektronikoa erabili dezakete beraien zalantzak argitu edota informazio gehiago eskatzeko. Telefonoa: 944 03 34 06 / Emaila: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

 

Últimas noticias de Urbanismo

article thumbnailSopela cuenta con una red de bidegorris, que comunica puntos clave del municipio, apoyada por puntos de bicicletas de alquiler, tanto convencionales como eléctricas. No obstante, hasta ahora, los tramos de bidegorris se han ido desarrollando, según consta en la red básica ciclable de Uribe Kosta, aisladamente. Por ello, el Ayuntamiento de Sopela opina que ha llegado el momento de mejorar el...
article thumbnailSopela cuenta con una red de bidegorris, que comunica puntos clave del municipio, apoyada por puntos de bicicletas de alquiler, tanto convencionales como eléctricas. No obstante, hasta ahora, los tramos de bidegorris se han ido desarrollando, según consta en la red básica ciclable de Uribe Kosta, aisladamente. Por ello, el Ayuntamiento de Sopela opina que ha llegado el momento de mejorar el...
article thumbnail  El consistorio sopeloztarra destinará más de 650.000 euros durante los próximos tres años con el objetivo de garantizar la seguridad, la calidad del alumbrado y el buen funcionamiento de las instalaciones eléctricas. Debido a la finalización del contrato del servicio de mantenimiento y adecuación del alumbrado público e instalaciones semafóricas del municipio, y con el objetivo de continuar...
article thumbnailEl consistorio sopeloztarra ha realizado una versión de 11.000 euros para la adquisición de una treintena de nuevas papeleras. En las próximas semanas se instalarán también una decena de bancos con el fin de sustituir los que se encontraban en mal estado o dotar de este tipo de mobiliario a calles donde se había detectado carencias. El Ayuntamiento de Sopela, a través de la concejalía de...
Más noticias: Urbanismo  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia