Usted está aquí: Inicio SOSTENIBILIDAD BERRIAK Aisia eta Kultura Martxan da Agate Deuna 2018 kantu lehiaketa

Martxan da Agate Deuna 2018 kantu lehiaketa

 

  • Izena otsailaren 2a baino lehen eman beharko da Kurtzio Kultur Etxean, Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-posta edota 94 406 55 05 telefonoaren bidez.

Agate Deuna dela eta, aurten ere, Sopelako Udalak taldeko kantu lehiaketa jarri du martxan. Jada ohikoa denez, hitzordua otsailaren 4an izango da, Agate Deuna bezperan.

Bi kategoria egongo dira. Alde batetik, 18 urtera artekoa, non helduekin doazen umeak ere sartuko diren eta, beste alde batetik, 18 urtetik gorakoa. Bakoitzeko sari bana emango da, 150 euro eta 250 euro, hurrenez hurren.

Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gutxienez eta Sopelakoak izan beharko dira.

Taldekide guztiek baserritarrez jantzita joan beharko dute eta halaber Urgitxieta plazan 12:00etan edota Udaletxeko plazan, 18:00etan zein ondorengo tabernetan abestu beharko dute: Laiak, La Kala, Urbaso, Setien, Zeñe, eta Irubide.

Epaia emateko orduan, epaimahaiak, beste batzuen artean, hurrengo atalak baloratuko ditu: ahotsen bategitea, perkusioaren erritmoa, bokalizazioa, bakarlariak egotea, ahotsen ñabardurak (koruak), taldearen azken emaitza, jantziak, parte-hartzea eta berdintasuna (parte-hartzaile kopurua eta adin eta sexu ezberdinetako partaideak egotea), apainketa eta girotzea. Zentzu honetan, aipatzekoa da ere, epaimahaiaren erabakia apelaezina izango dela eta saria eman gabe geratu daitekeela.

Izena otsailaren 2a baino lehen eman beharko da Kurtzio Kultur Etxean, Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-posta edota 94 406 55 05 telefonoaren bidez.

Leihaketan parte hartzeko arauak:

1.- Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gutxienez.

2.- Taldeak Sopelakoak izango dira.

3.-Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du. Taldea adinez txikikoek osatzen badute, arduraduna adinez nagusia izan beharko da.

4.- Taldekide guztiek baserritarrez jantzita joan beharko dute.

5.- Beharrezkoa izango dute seinalatutako puntuetan abestea:

  • 12:00etan Urgitxieta plazan edo 18:00etan Udaletxeko plazan.
  • Ondorengo tabernetan: Laiak, La Kala, Urbaso, Setien, Zeñe, Irubide.

6.- Bi kategoria egongo dira:

  • A.- 18 urtera arte (kategoria honetan helduekin doazen umeak ere sartuko dira)
  • B.- 18 urtetik gorakoak

 7.-Kategoria bakoitzeko sari bana emango da:

  •  A kategoria: talde irabazleak 150 €-ko saria eskuratuko du.
  • B kategoria: talde irabazleak 250 €-ko saria eskuratuko du.

8.-Epaimahaiak hurrengo atalak baloratuko ditu epaia emateko orduan:

  • Ahotsen bategitea
  • Perkusioaren erritmoa
  • Bokalizazioa
  • Bakarlariak egotea
  • Ahotsen ñabardurak (koruak)
  • Taldearen azken emaitza
  • Jantziak
  • Partehartzea eta berdintasuna (partehartzaile kopurua eta adin eta sexu ezberdinetako partaideak egotea)
  • Apainketa eta girotzea

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta saria eman gabe geratu daiteke.

9.- Izena ematea otsailaren 2a arte, Kurtzio Kultur Etxean edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-posta eta 944065505 telefonoaren bidez.

 10.- Entregatu beharreko datuak:

  • Taldeko arduraduna izango den kidearen izen-abizenak, telefonoa eta NANaren fotokopia.
  • Taldearen izena.

 

 

 

 

 

Últimas noticias de Sostenibilidad

article thumbnailLa Mancomunidad de Uribe Kosta, a través de Ekogune, ha puesto en marcha unos nuevos talleres de medio ambiente y reciclaje. Se trata de Inguru-Minguru, una iniciativa que se desarrollará durante los viernes de septiembre y octubre en los 7 municipios de la Mancomunidad.El objetivo principal de Inguru-Minguru es inculcar a los y las participantes (mayores de 4 años) el respeto por el medio...
article thumbnailDespués de haber trabajado durante todo el curso, los y las jóvenes de Iberre y Ander Deuna vinieron ayer al ayuntamiento a informar sobre los trabajos que han realizado.  El tema que han trabajado este año ha sido la geodiversidad, y entre otras actividades, han realizado visitas a los acantilados de Sopela, salidas a la playa Meñakoz y han analizado la información relacionada con el tema...
article thumbnailEl 40% de los residuos que generamos son orgánicos, restos de comida principalmente. Reciclarlos es imprescindible  para reducir el impacto que generamos al medio ambiente y alcanzar los objetivos que establece la legislación. En este sentido y con el objetivo de ayudar a todos y todas las sopeloztarras que reciclan residuos orgánicos, el Ayuntamiento de Sopela, con el comienzo del año 2018, ha...
article thumbnailEl pasado 14 de diciembre, se celebró el acto de presentación del proyecto Agenda 21 Escolar para el curso  2017-2018. El alcalde de Sopela, Gontzal Hermosilla, acompañó a los alumnos y alumnas de la ESO de la Ikastola Ander Deuna y el Instituto Iberre que participan en este programa para conocer de primera mano las líneas generales del proyecto. El tema que van a trabajar durante todo el año...
Más noticias: Sostenibilidad  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia