Sopela Kosta Fest ingurugiroarekin ekitaldi jasangarria izango da

 

Irailaren 19 eta 22 artean egingo den Sopela Kosta Fest jaialdiak, bat egin du IHOBE erakunde publikoak ingurugiroaren kudeaketan sustatzen duen ‘Erronka Garbia, Evento Sostenible’ ekintzarekin. Honen helburua ingurugiroan sor litezkeen eragin negatiboak murriztea da, eta era honetako ekitaldiak antolatu edota lankidetzan aritzen diren pertsona eta erakundeei ondare edo ikasgai positiboak uztea.

Horretarako, Sopela Kosta Festeko antolatzaileek inguruari errespetua izanik betetzen diren jarduerak identifikatuko dituzte, ezagutza honen bitartez hobetu daitezkeen arloak zehaztu ahal izateko.

Jaialdiaren seigarren edizioak finkatu dituen helburu zehatzen artean da plastikoaren erabilera murriztea. Horretarako berrerabili daitezkeen edalontziak edo biodegradagarriak banatuko dira, guztiak SKF-en eta Erronka Garbiaren  ikurrarekin. Dibulgazio-lanak egiteaz gain, ontziok berreskuratu ahal izango dira, erabilera berriak emateko.

Hesian taldea eta El Canijo de Jerez dira Sopelako jaialdiak aurten izango dituen kartel-buruak, eta oholtza gainean arituko dira Cooper, Tachenko, Nerabe, Nøgen, Natali, Lukiek, Mississippi Queen and the Wet Dogs eta Larry Bird.

Ohikoa denez, Sopela Kosta Festen seigarren ekitaldiak ehunka jarduera eskainiko ditu, guztiak doan, kirolarekin, jolasekin eta hezkuntzarekin zerikusia dutenak, beti bezala surfa, natura, bodyboarda, kayak-surfa eta skatea ardatz hartuta. Horrekin batera, euskal zirkuituko hainbat froga garrantzitsu ere jokatuko dira.