Usted está aquí: Inicio SOPELA Proyectos en Marcha BERRIAK Kirolak Sopelako Udalak #NikEtxeanEntrenatzenDut jarri du martxan

Sopelako Udalak #NikEtxeanEntrenatzenDut jarri du martxan

Sopelako Udalak, Serviocio BeOne taldearekin batera, #NikEtxeanEntrenatzenDut programa jarri du abian. Entrenamendu birtual hau erabat doakoa izango da, etxetik bertatik ariketa fisikoa egiteko, aktibo eta forman jarraitzeko asmoarekin. 

Interesdunek, etxean egin ahal izateko 300 klase birtual baino gehiago izango dituzte aukeran (tonifikazioa, dantza, HIIT, meditazioa, yoga, pilateak).

Etxean entrenatu nahi dutenek www.beone.es/behome helbidean erregistratu beharko dira, eta web orrian ematen dituzten jarraibideak jarraitu. 

Gainera, egunero izango dira saio ezberdinak, zuzenean, doan eta irekian, beraien Instragrameko profil ofizialean: (beone_fitness_sport).

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia