Usted está aquí: Inicio SOPELA Proyectos en Marcha BERRIAK Gizarte ekintza eta berdintasuna Irekita Sopelako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

Irekita Sopelako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

 

  •  Hauen bidez, Udalak pertsona gazteei euren emantzipazio bidean laguntzea eta Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzen laguntzea du helburu.
  • Interesa duten pertsonek, urtarrilaren 17ra arte izango dute eskaerak aurkezteko, Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian edota Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoan.

Sopelako Udalak udalerriko etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzen programa bat jarri du martxan helburu bikoitzarekin. Alde batetik, pertsona gazteei euren emantzipazio bidean laguntzea eta bestetik, modu orokorrean, Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzen laguntzea.

Horretarako Udalak, 40.000 euro bideratuko ditu. Interesa duten pertsonek, urtarrilaren 17ra arte izango dute eskaerak aurkezteko, Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian (Sabino Arana, 1), edota Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoan (Gatzarriñe, 2).

Gontzal Hermosillak Sopelako alkateak, aitortu du “Sopelan etxebizitza egokiak alokatzeko zailtasunak dituzten pertsonak daude, hori dela eta Udalak laguntza ekonomiko hauek abiarazi ditu herritar guztiei etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzeko eta hauei bere etxebizitzaren alokairuaren ordainketa egitea errazagoa izan dadila lortzeko xedez”. Halaber, gehitu nahi izan du “etxebizitza arloan konponbideak eskaintzeko aurrerapausoak ari gara ematen, etxebizitza politika publikoaren bidez alokairua sustatzeko, arrazoizko prezioan etxebizitzak eskuragarriagoak izan daitezen”.

Onuradunak

Bi adin-multzo ezberdinduko dira: 18 eta 35 urte bitarteko pertsonak (A-Modalitatea) eta 36 urtetik gorako pertsonak (B-Modalitatea). “A” modalitateari emango zaion kopururik handiena 20.000 eurokoa izango da eta “B” modalitateri beste 20.000 eurokoa.

Diru-laguntzen onuradun izan daitezke, gutxienez, baldintza hauek guztiak betetzen dituzten adin nagusiko pertsona fisiko guztiak:

  • Diru-laguntzaren eskatzailea etxebizitza baten alokairu kontratu baten titularra izan beharko da, eta etxebizitza hori bere ohiko egoitza izan. 
  • Nazionalitate espainiarra eduki beharko da, edo Europear Batasuneko Estatuetako baten nazionalitatea, edo Europear Espazio Ekonomikoarena, edo Suitza. Beste atzerritarren kasuan, Estatu espainiarrean legalki bizi beharko dira.
  • Errolda: Diru-laguntzen onuradun diren BU-ko pertsona guztiek diru-laguntza jasoko duen etxebizizan erroldatuta egon beharko dute eskaera egiten duten momentuan, eta gainera, BU-ko pertsona guztiek Sopelan erroldatuta egon beharko dute gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe.
  • Diru-laguntza eskaten zuen pertsonaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia-loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
  • Eskatzaileetako edo BU-a osatzen duten kideetako batek ere ezin izango du izan bere jabetzako etxebizitzaren bat, salbu eta herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako jabetza osoko etxebizitza baten titular-kide denean.
  • BU-ko diru-sarreren muga urteko deialdian:
    • 25.000,00 euro gordin urtean,bizikidetza-unitatea pertsona bakar batez osatuta baldin badago.
    • 32.000,00 euro gordin urtean, bizikidetza-unitatea bi pertsona baino gehiagoz osatuta baldin badago.

Interesa duten pertsonek, bete beharreko baldintza, balorazio irizpide eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio gehiago Sopelako herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituzten oinarri erregulatzaileetan kontsultatu ahal izango dute.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia