Usted está aquí: Inicio SOPELA Proyectos en Marcha BERRIAK Aisia eta Kultura Ekainaren 1ean, astelehena, Kultura, Aisia eta Komunikazioko teknikari laguntzaileen lan-poltsan onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da

Ekainaren 1ean, astelehena, Kultura, Aisia eta Komunikazioko teknikari laguntzaileen lan-poltsan onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da

Ekainaren 1ean, astelehena, argitaratuko da onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, bost egun balioduneko aparteko epea irekiko da merezimenduak egiaztatzeko, eta, gainera, errekerimendu bat argitaratu da, hautaketa-prozesuan Kultura, Aisia eta Komunikazioko teknikari laguntzaileen lan-poltsa osatzeko behar adina egiaztatu ez ziren merezimenduei buruzkoa. 

Epea bost egunekoa izango da, ekainaren 1etik 5era.

Informazioa eta tramiteak esteka honetan kontsulta daitezke:

https://sopelarin.sopelana.net/Oposizioak/WebOposizioak 

Oposizioen atarian ez ezik, administrazio publikoen administrazio prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehazten duen moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia