Portal municipal de Sopela - Lemotza ibaiak Iberre aldean jasandako isurketaren jatorria identifikatu da
Usted está aquí: Inicio SOPELA Proyectos en Marcha BERRIAK Iraurkontasuna Lemotza ibaiak Iberre aldean jasandako isurketaren jatorria identifikatu da

Lemotza ibaiak Iberre aldean jasandako isurketaren jatorria identifikatu da

  • Arazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola Sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena.
  • Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman diete obraren arduradunei, eta isurketa kutsatzaileekin amaitzeko neurri egokiak hartu dira.


Sopelako udal brigadako agenteen eta URA – Uraren Euskal Agentziako teknikarien ikuskaritza-lanak Lemotza ibaira, Iberre inguruan, isurtzen ziren isurketa kutsatzaileekin amaitzea lortu du.

Arazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola Sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena. Enkofratze-obra bat da, non zimenduak jartzeko erabilitako material likidoa azalera ateratzen zen, euri-uren sarean eroriz eta ibaia kutsatuz.

Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman zieten obraren arduradunei, eremu horretako isuri kutsatzaileekin amaitzeko neurri egokiak har zitzaten.

Sarearen luzerak asko zaildu zuen igorpen kutsatzaileek eragiten zituzten puntu zehatzak detektatzea. Horregatik, URAko eta Udaleko teknikariek elkarrekin lan egin zuten, azkenean puntu zehatza identifikatu ahal izan zuten arte. “Kutxatilak altxatu ziren brigadetako langileekin, eta pixkanaka lekua zedarritu zen, azkenean sorburura iritsi arte. URAri eta enpresari jakinarazi zaie ur zikin gehiago isur ez dezaten”, adierazi dute udaletik.

Egun gutxi barru ibaia normaltasunera itzultzea espero du Udalak. "Helburu nagusia isurketaren jatorria identifikatzea eta amaitzea zen, eta lan erraza izan ez bada ere, lortu dugu", adierazi dute.


- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia