Usted está aquí: Inicio SOPELA Perfil del Contratante BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Sopelako Udalak ekintzaileen negozioak bideragarriagoak izateko tailer bat antolatu du

Sopelako Udalak ekintzaileen negozioak bideragarriagoak izateko tailer bat antolatu du

Saioa ekintzaile izateko ideia bat duten edo bere negozioa sendotzeko laguntza behar duten pertsonei dago zuzendua, proiektu bat abiarazteko momentuan egiten diren akats ohikoenak ezagutzeko helburuarekin. 

Tailerra datorren ostegunean izango da, otsailak 27, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Landabe 12n. Parte hartzeko interesa duten pertsonak Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko udal bulegoarekin jarri behar dira harremanetan, udal bulegora hurbilduz, Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide eskaera eginez edota 94 406 55 00 telefonora deituz. 

Ekintzaile izateak arriskatzea dakar. Proiektu berri bati ekiten diogunean, erabaki asko hartu behar dira eta horietako batzuk, eragin zuzena dute negozioan, porrot egiteko arriskua handituz. Prestakuntza akademikoa eta lan esperientzia bezalako faktoreak garrantzitsuak dira, baina ez dute gure proiektuen arrakasta edo porrota erabakitzen.

Hori dela eta, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko Sailak, Secot Bizkaiarekin lankidetzan, ekintzaile izateko ideia bat duten edo bere negozioa sendotzeko laguntza behar duten pertsonei zuzendutako tailer praktiko bat antolatu du, ekintzaileek egin ohi dituzten akats ohikoenak ezagutzeko eta beraietan ez erortzeko. Proiektua gauzatu eta bideragarria izateko gomendioak eskainiko dira, bidean sortu daitezkeen arazo eta oztopen inguruan hausnartuz. 

Hitzordua datorren ostegunean izango da, otsailak 27, Landabe 12n. Tailerrak bi orduko iraupena izango du  (10:00etatik 12:00etara). 

 

Negozio bat martxan jartzeko unean egiten diren akatsak

Honako hauek dira ekintzaile orok saihestu behar dituen eta jorratuko diren oinarrizko akatsak:

  1. Gehiegizko baikortasunarekin hastea.
  2. Bereiztearen beharra ez baloratzea.
  3. Gehiegizko konfiantza.
  4. Zer erosi behar diguten argi ez izatea.
  5. Nori saldu behar zaion argi ez izatea.
  6. Bezeroek “hasiberri”ei susmo txarra hartzen dietela ez jakitea.
  7. Bezeroak iritsiko zaizkigula uste izatea.
  8. Sare sozialak. Garrantzitsuak, baina ez nahikoak.
  9. Ez planifikatzea.
  10. Arrakastarako prest ez egotea.
  11. Inbertsioko finantza beharretan bakarrik pentsatzea.
  12. Kanpo finantzaketa ziurtzat jotzea.
  13. Administrazioa paperen kontuekin nahastea.

 

Informazioa edo izen-ematea

  • Udal bulegoak: Enplegu eta Ekonomia Sustapenaren Saila 
  • Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.  
  • Harremanetarako telefonoak: 94 406 55 00 Ext. 110.

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia