Portal municipal de Sopela - COVIDari aurre egiteko prebentzio-neurri berriei buruzko zalantzen erantzuna
Usted está aquí: Inicio SOPELA BERRIAK Hiritarren Segurtasuna COVIDari aurre egiteko prebentzio-neurri berriei buruzko zalantzen erantzuna

COVIDari aurre egiteko prebentzio-neurri berriei buruzko zalantzen erantzuna

 

Joan den urtarrilaren 11ko Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku-batzordearen bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak dokumentu eguneratu bat idatzi du, 2021eko urtarrilaren 12an, ezarritako murrizketa berriei buruzko galdera ohikoenei erantzuteko. Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen erakundeen arteko foro hori mahai teknikoaren bileraren ostean bildu da covid-19aren egoera aztertzeko. Autonomia-erkidegoa alerta laranjan sartu da, 560 kasu berri erregistratu (51 gehiago) eta positibotasun-tasa % 5,2ra igo ostean (hamarren bat gehiago).

Hona hemen mugikortasunari, ostalaritzari, kirolari eta abarri buruzko ohiko galderen erantzunei buruzko dokumentuak eta jarduera fisikoei eta aire zabaleko kirolei buruzko berariazko agiriak:

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia