Sopelako Udalak Antzerki erako ibilbide gidatua antolatu du urriaren 19rako
- Visitas: 10059
Antzina, Maiatzaren Gurutzearen egunean, Sopelako umeak eta nagusi batzuk parrokoarekin joan ohi ziren Munarriraino, letaniak abesten, argizarizko gurutzeak zeramatzatela. Handik, apaizak Sopelako soroak bedeinkatzen zituen eta, aldi berean, umeek Munarriaren zuloguneetan gurutzeak sartzen zituzten. J. M. González Cembellínen eskutik, prozesio bera egingo da, hots, Kristautasunaren aurreko kultuetara garamatzan erritua, trumoi eta ekaitzen kontrako konjuruak egiteko goragunetako aldaretara igotzen zenean.
Antzerki erako ibilbide gidatua beraz, urriaren 19an, larunbata egingo da 10:30ean eta San Pedro Apostoluaren Parrokian (Akilino Arriola kalea 15) hasiko da. Leku-kopurua mugatua izango da, beraz, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 944 065 519 telefonora deituz edota Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatziz.