Usted está aquí: Inicio SOPELA BERRIAK Sopela Kontrolatuta Sopelako etxebizitza bateko depositu txiki batek eragindako gasoil isurketa

Kontrolatuta Sopelako etxebizitza bateko depositu txiki batek eragindako gasoil isurketa

Kontrolatuta eta konponduta dago jada, atzo arratsaldean, Landaluze kaleko etxebizitza bateko depositu baten izandako gasoil isurketa txikia. Jarioa kale horretako etxebizitza bateko depositua apurtu ostean gertatu zen, oraindik zehazteke dauden arrazoiengatik. Produktuaren zati bat, estolderiatik sartu zen eta ur-saretik Arrietara-Atxabiribilko hondartzara iritsiz. Gaur goizean, hondartzaren zati bat mugatuta egon da pare bat orduz segurtasuna bermatzeko.

Ezin da jakin zehazki zenbat litro gasoil isuri diren. Etxeko deposituak, gehienez 200 litroko edukiera zuen. Hala ere, Udaltzaingoaren esanetan, ez da depositu osoa isuri eta litro asko estolderiara ere ez da heldu.

Josu Landaluze alkatearen esanetan, gertaera ezagutu bezain laster, udal-zerbitzuak berehala ekin zioten lanari isurketaren iturria identifikatu eta gertaerari soluzio bat emateko. Sopelako Udaltzaingoa eta Ingurumen tenikariak elkarlanean aritu dira azken orduetan eta gaur goizean aurkitu dute jarioaren iturria.

Gertaera berehala konpondu da eta ez da egon alarmarako arrazoirik, ezta ere osasun publikoarentzako arriskurik.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia