ROLL IT GIRL 2019
2019 Apirila / Abril

 
 
Datorren apirilaren 27an, larunbata, Rollit Girl SopelaJardunaldia ospatuko da Sopelan, Sopelako Udalak, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bitartez eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek osaturiko Solid Association elkarteak, Euskaltelekin elkarlaneanantolaturiko jardunaldia, alegia.
 
Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak, Sopelako ekintzailetza, enplegua eta ekonomia sustatu eta garatzeko 2020ko Plan Estrategikoaren ildotik, uste du ekintza‑kirolen eta irristatzeko kirolen industria negozio‑aukera bat dela eta garrantzi estrategikoa daukala gure herriaren ekonomia garatzeko. Horretarako, Udalak Rollit Girl Sopela ekimena antolatu du adin guztietako emakumeentzat, horren helburua izanik, batetik, arlo horren garapen ekonomikoari laguntzea, eta, bestetik, eremu hori emakumeak ahalduntzeko beste lanbide‑aukera bat izatea.
 
Kasu honetan, baliagarria izango da emakumeek muturreko kiroletan, oraingoan Longboard-en, duten eginkizuna azpimarratzeko. Longboard ohol bat da, eta, normalean, jaisteko lasterketetan erabiltzen da, baina baita irristaketan, ibilbide luzeko lasterketetan edo garraiobide gisa ere. Hitz gutxitan esanda, longboard ohola skate edo gurpil-ohol baten antzeko kirol-ekipamendua da, baina askoz ere luzeagoa.
 
Rollit Girl Sopela ekitaldia Landaluze kalean izango da 11:00ak eta 20:00ak artean. Horixe da Solid Association-eko gazte ekintzaileek —Mondragon Unibertsitatean LEINN (Lidergoa, Berrikuntza eta Ekintzailetza) ikasten ari direnek— hautatu duten agertokia. Ekintza honekin, berdintasunarekiko eta bereizketarik ezarekiko konpromisotik abiatuta, emakumeek arrisku-kiroletan duten parte-hartzea azpimarratu eta bultzatu nahi da.
 
Egun osoan zehar, jai-giroan, emakumeentzako skate-lehiaketa izango da, eta bertan egingo dira longboard bidezko jaitsiera, kirol horrekin zerikusia duten hainbat proba eta tailer, kontzertuak eta foodtrucks-ak.
 
Bestalde, esan bezala, ekitaldi hau gazteekin batera antolatu da, hain zuzen ere emakumeek kirolean ere ahaldundu beharra aldarrikatzen duten hainbat gazterekin batera, eta hitzordu honek aukera emango du ondo pasatzeko, eta adin eta izaera guztietako pertsonek gozatzeko.

Roll it Girl Sopela Longboard lehiaketako proba desberdinetan parte hartu nahi dutenek, honako estekaren bitartez eman dezakete izena doan: forms.gle/iBRkqwL8Lcv4WexW9.
 

Últimas noticias de Seguridad ciudadana

article thumbnailHoy, 25 de abril, Agentes de la Policía Local de Sopela han sorprendido de nuevo a un vecino de Sopela, de 28 años de edad, conduciendo con el carné suspendido durante 2 años por un Juzgado de Bilbao. Sobre las 09:45 horas una patrulla policial ha observado que este vecino conducía un turismo por la calle Mendieta, siendo inmediatamente reconocido porque el pasado día 16 los mismos Agentes le...
article thumbnailAgentes de la Policía Local de Sopela, investigan a un varón de 48 años de Portugalete implicado en un accidente de tráfico mientras conducía bajo la influencia de bebidas alcohólicas. La Policía Local recibió una llamada el martes 9 de abril, sobre las 18:26 horas en la que se informaba de que un turismo había colisionado contra una zona ajardinada y el conductor trataba de abandonar el...
article thumbnailAgentes de la Policía Local de Sopela, investigan a un varón de 66 años, vecino de Sopela, por la presunta comisión de un Delito Contra la Seguridad Vial tras ser sorprendido conduciendo bajo la influencia de bebidas alcohólicas. Estos hechos se produjeron el día 2 de abril en Sopela sobre las 14:30 horas gracias a la colaboración ciudadana. Agentes de la Policía Local fueron requeridos por un...
article thumbnail Se han realizado un total de 624 controles a vehículos, 286 pruebas de alcohol y 80 test de drogas entre otras actuaciones con el objetivo de garantizar la seguridad vial en el municipio. Además de estos controles preventivos, los agentes han desarrollado labores de protección de diversas zonas como las escolares. En 2018, los Agentes de la Policía Local de Sopela atendieron 60 accidentes de...
Más noticias: Seguridad ciudadana  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia