Portal municipal de Sopela - Sopelako Udalak eta Basque Team Fundazioak akordio bat sinatu dute goi mailako surflariei hondartzen erabilera errazteko
Usted está aquí: Inicio SEGURIDAD CIUDADANA BERRIAK Kirolak Sopelako Udalak eta Basque Team Fundazioak akordio bat sinatu dute goi mailako surflariei hondartzen erabilera errazteko

Sopelako Udalak eta Basque Team Fundazioak akordio bat sinatu dute goi mailako surflariei hondartzen erabilera errazteko

 

Gaur goizean aurkeztu dute Kurtzio Kultur Etxean goi mailako surflariei hondartzen erabilera erraztuko dien hitzarmena. Ekitaldian izan dira Josu Landaluze Sopelako alkatea, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea, Carlos Sergio Achotegui Bizkaiko Foru Aldundiko kirol aholkularia, Euskal Herriko Surf Federazioko arduradunak eta Basque Teameko surflari batzuk, hala nola, Leticia Canales, Garazi Sánchez, Ariane Ochoa, Janire Gonzalez Etxabarri, Rubén Vitoria edo Bitor Garitaonandia.

Ibilbide luzea eta goi mailan ordezkaritza handia duen surfa kirol estrategikoa da Eusko Jaurlaritzarentzat. 1989an sortutako Euskal Federazioaren esperientziak eta urte hauetan guztietan kirolariek egindako lan eskergak gorengo mailara eraman dute euskal surfa Munduan. Horren guztiaren erakusgarri da atletek zirkuitu pribatuetan eta azken Munduko Txapelketetan egindako ibilbidea (Miyazakiko Munduko Txapelketan, estatuko selekzioa osatu zuten sei kirolarietatik lau euskaldunak ziren).

Testuinguru horretan, Sopelak bere harri koskorra jarri eta surflarien prestaketan lagundu nahi izan du, udalerriko hondartzen erabileran erraztasunak emanez. Kirolariak une erabakigarrian daude El Salvadorko Munduko Txapelketari begira. Surfa programa olinpikoan sartu dute Japoniako hitzorduan lehen aldiz, eta horrek kirol hau profesionalizatzen lagundu du. Sopelak bat egiten du gaur sinatutako akordioaren bidez surflarien errendimendua hobetzeko egiten ari den talde-lanarekin, hitzarmenak lehentasuna ematen baitie eta udalerriko hondartzetan eguneroko lana errazten baitie. "Sopelako Udalak konpromiso sendoa hartu du surfaren industriaren sektorea garatzeko eta surflarien hazkundea bultzatzeko. Gainera, apustu hori, elkarlanean eginez gero, esponentzialki handitzen ditugu administrazioek, federazioek eta kirolariek ezarritako helburuak betetzeko aukerak. Gaurkoan, surfa bezalako banakako kirol bat, talde-kirol bihurtzeko beste urrats bat emango dugu, arrakasta kolektiboa izango da”, adierazi du Josu Landaluze alkateak.

Munduko zirkuituko, Munduko Txapelketako eta Olinpiar Jokoetako hurrengo probetarako prestaketa bikaina eta oso zorrotza izan behar da. Basque Teamek, laguntza ekonomikoa emateaz gain, laguntza biomedikoa, teknikoa eta psikologikoa, arlo akademiko eta laboralean laguntza eta irudi eta komunikazioko aholkularitza eskaintzen ditu. Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk 2007an sortu zuten Fundazioa, eta ordutik beti saiatu izan da kirolarien baldintzak hobetuko dituzten aliantzak ixten, kasu honetan bezala. Surfa kirol gaztea da fundazioarentzat, ibilbide luzea du aurretik, eta potentzial handia du herrialdearen marka-hedapenaren barruan pisu handia izateko.

"Euskal kostaldea izan zen surfaren sarbidea Europan, duela mende erdi baino gehiago. Harrezkero, diziplina hori hazi baino ez da egin Euskadin, eta gaur egun milaka kirolari erakartzen ditu gure herrialdean. Basque Team Fundazioak harreman estua du surfaren munduarekin, Euskadiko surflari erreferentzialenek gure laguntza dute, eta babes horretan gaurtik aurrera beste laguntzaile bat izango dugu, Sopelako Udalarekin lortutako akordioaren ondoren" adierazi du Olatz Legarzak.

 

Últimas noticias de Seguridad ciudadana

article thumbnail  Un vecino de Sopela, de 37 años de edad, es investigado por agentes de la Policía Local de Sopela como presunto autor de un delito contra la salud pública. Sobre las horas 16:07 del día 6 de marzo, agentes de la Policía Local de Sopela que realizaban labores preventivas de seguridad ciudadana observaron en la calle Sertutxa que un turismo ocupado por dos varones, uno de ellos conocido por...
article thumbnailInvestigaciones practicadas por agentes de la policía local de Sopela han finalizado con la puesta a disposición judicial de un varón de 47 años en calidad de investigado, como presunto autor de actos de exhibicionismo ante una menor de edad. En la denuncia recogida en las dependencias policiales, la víctima declaró que sobre las 21:30 horas del día 24 de enero de 2021 paseaba un perro por la...
article thumbnailTras la reunión del consejo asesor del Plan de Protección Civil de Euskadi (LABI) del pasado 22 de enero, el Gobierno Vasco ha redactado un documento actualizado a 25 de enero de 2021, con el que se pretende responder a las preguntas más frecuentes sobre las nuevas restricciones impuestas.  A continuación los documentos sobre respuestas a preguntas frecuentes sobre movilidad, hostelería,...
article thumbnail  El OCR es un sistema móvil de identificación de vehículos mediante reconocimiento óptico de caracteres que, utilizando una cámara, permite la lectura y consulta de matrículas en tiempo real, obteniendo un informe de las circunstancias del vehículo. Este nuevo sistema ayudará por ejemplo a localizar aquellos vehículos  que han sido robados o que han participado en cualquier tipo de delito. Asimismo,...
Más noticias: Seguridad ciudadana  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia