Usted está aquí: Inicio SEGURIDAD CIUDADANA BERRIAK Kirolak Sopelak bat egiten du Bakioko Mountain Bike ibilbide solidarioarekin

Sopelak bat egiten du Bakioko Mountain Bike ibilbide solidarioarekin

Uztailaren 22an, Bakiok harrera egingo dio Bakioko MTBko IV. ibilaldiari (Mario Zabala Memoriala) eta Sopelako Udalak, bat egin nahi du ekimenarekin. Proba honek balio izango du Alboko Esklerosi Amiotrofiko (E.L.A.) gaixotasuna pairatzen duten pertsonen aldeko fondoak biltzeko.

Honako hau ez da lehiatzeko proba bat, udalerriko parte-hartzaile guztien eta gizarte eta ekonomi eragile guztien elkartasuna eta lankidetza lortzeko asmoa baitago, E.L.A. gaixotasuna duten pertsona horren alde egin ahal izateko.

Ibilbidearen abiapuntua (10:00etan) eta helmuga Bakioko Sabino Arana etorbidean izango da; proban guztira 30 kilometro korrituko dira.

Dagoeneko zabalik MTBren IV. ibilbidean izena emateko epea

Izena emateko, La Caixaren ES92 2100 4952 18 2100156526 kontu korrontean 10 euroko diru sarrera edo banku transferentzia bat egin beharko da, parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz.

Ordainagiria edo transferentzia agiria Bakioko Turismo Bulegoan (Basigoko Bide Nagusia, 3) aurkeztu beharko da edo posta elektronikoz bidali Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera eta honako datu hauek bete:

Izen-abizenak.
Harremanetarako telefonoa.
NAN.

Datuak betetzean, aurrez aurre edo e-maila bidez jakinaraziko da zein izan den dortsalaren adjudikazioa.

Dortsala Bakioko Turismo Bulegoan batu ahal izango da dagoeneko, honako ordutegi honen barruan:

• Ekaina: Astelehenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Domekatan: 10:00etatik 15:00etara.
• Uztaila: Astelehenetik igandera, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Halaber, lasterketaren egunean bertan jaso ahal izango da irteera mahaietan, goizeko 9:00etatik aurrera; horretarako, antolatzaileei jakinarazi beharko zaie zein izan den adjudikatutako dortsal zenbakia.

OHARRA: Inskripzinoa martxaren egunean bertan be egin ahal izango da urteera ordua izan baino ordubete lehenagora arte (15 €).

Ibilbidea amaituta, zozketa bat egingo da parte-hartzaile guztien artean, enpresa laguntzaileek emandako sariak baliatuz.

ZERO dortsala

Era berean, ibilbidean parte hartzeko asmorik izan ez, baina E.L.A. gaixotasuna duten pertsonei elkartasuna adierazi eta laguntza ekonomikoa eman nahi dioten pertsonek zero dortsala erosi ahalko dute modu sinbolikoan; horretarako, 10 euroko diru sarrera edo transferentzia egin beharko dute La Caixako ES92 2100 4952 18 2100156526 kontuan, ZERO DORTSALA jarriz.

Argibide gehiago:

  • http://www.bakio.eus/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/MarchademountainbikesolidariadeBakio.aspx
  • 94 619 33 95 (Bakioko Turismo Bulegoa).

 

 

Últimas noticias de Seguridad ciudadana

article thumbnail Se han realizado un total de 624 controles a vehículos, 286 pruebas de alcohol y 80 test de drogas entre otras actuaciones con el objetivo de garantizar la seguridad vial en el municipio. Además de estos controles preventivos, los agentes han desarrollado labores de protección de diversas zonas como las escolares. En 2018, los Agentes de la Policía Local de Sopela atendieron 60 accidentes de...
article thumbnailLa Policía Local de Sopela recuerda que a partir del 2 de enero de 2019, la Dirección General de Tráfico comezará a aplicar el nuevo Reglamento General de Circulación con el objetivo de luchar contra el aumento de la siniestralidad en las carreteras.  Entre otras medidas, destaca la rebaja de 100 a 90 km/h en muchas carreteras secundarias. Circular en estas nuevas vías con límite de 90 a 111...
article thumbnailEl Ayuntamiento de Sopela publica la calificación provisional (1º ejercicio) del proceso selectivo para la provisión en propiedad de tres plazas de agente de la Policía local. Más información: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/13-udal-zaintza-seguridad-ciudadana
article thumbnailLista definitiva de aspirantes admitidos/as y excluidos/as al proceso selectivo para la provisión en propiedad de tres plazas de agente de la Policía local y lugar y fecha del primer ejercicio. Más información: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/13-udal-zaintza-seguridad-ciudadana
Más noticias: Seguridad ciudadana  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia