Usted está aquí: Inicio SEGURIDAD CIUDADANA BERRIAK Euskera eta hezkuntza Sopelako Udalak 4.0 merkataritza-gaitze aurreraturako programa bat abiaraziko du otsailean

Sopelako Udalak 4.0 merkataritza-gaitze aurreraturako programa bat abiaraziko du otsailean

 

  • Izena emateko epea urtarrilaren 25era arte egongo da irekita. Inprimakia eta deialdiaren oinarriak pertsona interesdunen esku daude www.sopela.eus helbidean edo udal-bulegoetan.
  • Otsailaren 4an hasiko da eta langabetu edota enplegua hobetu nahi dutenei, baita ekin nahi duten pertsona eta enpresa, denda edo negozioaren lehiakortasuna hobetu eta eraldatu nahi dutenei zuzenduta dago.

Sopelako komertzio eta enpresen sorkuntza eta ekintzailetza sustatzen jarraitzeko helburuarekin, Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomi Sustapen Arloaren bitartez, “4.0 merkataritza-gaitze aurreraturako programa” izeneko ekimen berria jarri du martxan otsailerako. Doako prestakuntza programa hau Sopelako Ekintzailetza, Enplegua eta Ekonomi Sustapena Garatzeko Sopela 2020 Plan Estrategikoaren barruan dago eta langabetu edota enplegua hobetu nahi dutenei, baita ekin nahi duten pertsona eta enpresa, denda edo negozioaren lehiakortasuna hobetu eta eraldatu nahi dutenei zuzenduta dago.

Gaur egun, XXI. mendean murgilduak gauden honetan, munduan erosketen %90 uneren batean Internetetik pasatzen da eta kontsumitzaileak produktuen garapenean protagonista izateko aukera du. Testuinguru honetan, eremuan profesional- edota kudeatzaile-mota berria behar da, teknologia-tresnak erabiltzean ezagutza eta trebezia berriak erantsiko dituena. Gainera, bezeroarekin konexio birtuala sortzeko gai izango da.

Zentzu horretan, Gontzal Hermosilla alkateak baieztatu duenez, “gure udalerriko behartsuenen beharrizanei erantzun nahi diegu, hori dela eta udalak aurrekontu ahalegina eta kudeaketa ahalegina egiten du herritarren onurarako. Beste behin, Udalak dituen baliabide eta tresna guztiak sopeloztarren esku jartzen ditu helburu hirukoitzarekin, besteak beste, irmoki langabezia-tasa murriztu, ekintzailetza sustatu eta Sopelako enpresa nahiz negozioen sorkuntza eta garapena bultzatu”.

Horregatik, hain zuzen ere, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapenaren Sailak ekimen hau abiarazi du “lanbide-gaitasuna hobetu nahi dugu, tokiko enpresa nahiz negozioen lehiakortasuna eta jabekuntza areagotzeko ahalmen tekniko eta estrategiko digitalak bereganatzearekin batera. Azkenik, 4.0 marketin- eta merkataritza-teknologia berrien bidez arloan enplegagarritasuna gehitu nahi dugu” adierazi du Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapen zinegotziak.

Programa, otsailaren 4an hasiko da eta astelehenetik ostiralera (9:30-13:30) egingo da Landabe kalean dagoen udal-lokalean. Guztira, aurrez aurre 160 ordutan banatutako honako lau modulu egingo dira:

  • 1.Modulua. 4.0 testuinguruan merkataritzak eta negozioak dituen baliabide praktikoei sarrera: bilakaera eta tresnak (10 ordu).
  • 2. Modulua. 4.0 eta 1.0 merkataritza sustatzea (60 ordu).
  • 3. Modulua. 4.0 merkataritzarantz (60 ordu).
  • 4. Modulua. Merkataritza-jabekuntza eta garapen lehiakorra (30 ordu).

Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 25era arte izango dute izena emateko aukera. Izena emateko inprimakia eta deialdiaren oinarriak pertsona interesdunen esku daude www.sopela.eus helbidean edo udal-bulegoetan.

Últimas noticias de Seguridad ciudadana

article thumbnailLa Policía Municipal de Sopela ha tenido que emplearse a fondo esta semana para continuar garantizando la seguridad de todos los vecinos y vecinas de la localidad. Durante los últimos días, los agentes de Sopela han realizado 5 detenciones en diferentes actuaciones policiales.   El pasado lunes, 5 de agosto, un vecino de Lezama de 38 años fue detenido al comprobar que sobre él pesaba una orden...
article thumbnailLa Policía Local de Sopela ha realizado un balance de las actuaciones llevadas a cabo durante las Fiestas del Carmen celebradas del 12 al 16 de julio. Al igual que en las Fiestas de San Pedro la coordinación con otros servicios de seguridad (Ertzaintza y Metro) y de emergencia (DYA y Bomberos) ha resultado eficiente y no se ha contabilizado ningún delito de naturaleza sexual. Entre otras...
article thumbnailLa Policía Local de Sopela ha realizado un balance de las actuaciones llevadas a cabo durante las Fiestas de San Pedro 2019 celebradas del 27 al 30 de junio. Entre otras actuaciones preventivas efectuadas y denuncia de infracciones a diferentes normas, destacan las siguientes: Tres personas denunciadas por infracciones a la Ley Orgánica de Protección de la Seguridad Ciudadana: dos por tenencia...
article thumbnailAgentes de la Policía Local de Sopela investigan a dos vecinos de Mungia, de 33 y 47 años de edad, por la comisión de un delito contra la salud pública. Sobre las 17:15 h del miércoles, 26 de junio, varios agentes observaron en una zona próxima a la playa de Arriatera la llegada de un turismo ocupado por dos personas que al detectar la presencia del vehículo policial trató de eludirles. Una vez...
Más noticias: Seguridad ciudadana  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia