Usted está aquí: Inicio SEGURIDAD CIUDADANA BERRIAK Aisia eta Kultura Hesian eta El Canijo de Jerez Sopela Kosta Fest 2019 jaialdian

Hesian eta El Canijo de Jerez Sopela Kosta Fest 2019 jaialdian

Jaialdia irailaren 19tik 22ra egingo da, eta ehunka ekintza eskainiko ditu erabat doan

Cooper, Tachenko, Nerabe, Nøgen, Natali, Lukiek, Mississippi Queen and the Wet Dogs eta Larry Bird ere eskenatoki nagusian arituko dira 

Berrikuntzen artean, jaialdiaren seigarren ekitaldi honetan Euskadiko skate txapelketa egingo da, eta Silvia Serret skater profesionalak emakumeei zuzendutako ‘masterclass’ bat eskainiko du

Egitarauan ohikoak diren jarduerek bere horretan segitzen dute, hala nola surfeko klaseak dohainik, surf, bodyboard eta kayaksurf txapelketak, zine erakusketak eta adin guztietara egokitutako tailerrak 


Hesian taldea eta El Canijo de Jerez artista izango dira Sopela Kosta Fest jaialdiaren seigarren ekitaldiko kartel-buruak, irailaren 19 eta 22 artean. Sopelako udalak, antolatzailea den aldetik, udaletxeko plazako oholtza nagusian arituko diren 10 kantari eta taldez osaturiko egitaraua aurkeztu du.

13 urteko ibilbidearekin, Hesian talde nafarrak ostiralean hurbiltzen diren guztiei ‘Hasiera’ bere azken diskoko abestiak eskainiko dizkie, bai eta gazteenen artean hain ezagunak diren beste hamaika abesti ere. Tachenko zaragozarren indie-popa; Nerabe donostiar gazteen popa; Natali Izagirre usurbildarra buru duen Natali taldea; eta Mississippi Queen and the Wet Dogs bilbotarren soula izango dira kontzertuen lehen egun honetan joko duten beste artistak. 

Larunbatean, irailaren 21ean, El Canijo de Jerez izango da kartel-burua, hau da, 12 urtez Los Delinqüentes flamenko-pop taldearen buru izan den Marcos del Ojo Barrosoren beste pertsonaia. Alex Díezek, Los Flechazos taldeko buru ohiaren Cooper taldeak eta bere mod-popak; Nøgen donostiarren folk-popak; Larry Bird laukote bilbotarrak eta Belako taldeko gitarra-jolearen egitasmo paraleloak, Lukiek taldeak, osatuko dute kontzertuen bigarren egun gau.  

 

Kontzertuen ordutegiak: 

Irailaren 20an (ostirala)

20:00 Mississippi Queen and the Wet Dogs

21:00 Natali

22:00 Nerabe

23:15 Tachenko

24:45 Hesian

 

Irailaren 21ean (larunbata)

20:00 Lukiek

21:00 Larry bird

22:00 Nøgen

23:15 Cooper

24:45 El Canijo de Jerez 

 

Ehunka jarduera doan, tartean skatea  

Ohikoa den bezala, Sopela Kosta Festen naturarekin eta surfaren, bodyboardaren, kayak-surfaren edo skatearen kulturarekin zerikusia duten ehunka jarduera eskainiko dira, eta denak musu-truk. Horrez gain, euskal zirkuituko hainbat lehiaketa esanguratsu egingo dira. 

Aurtengo berrikuntzetako bat skate kirolaren eskutik dator, Euskadiko skate zirkuituaren lehiaketetako bat egingo baita ‘bowl’ modalitatean, eta Patinajeko Euskal Federazioaren skateboard sailak antolatuta. Larunbatean egingo da, Sopelako skate-parkean, Arriatera hondartzan. 

Gainera, igandean, arratsaldeko 17:00etan, Silvia Serret skater profesionalak emakumeei zuzendutako ‘masterclass’ bat emango du. Guztira 15 plaza eskainiko dira, beraz, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. 

Beste berrikuntza bat parkour hastapenetako tailerra izango da, Parkour Bilbao erakundearen eskutik. 10 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduko da, eta guztira 30 plaza eskainiko ditu. 

Sopelako Udalaren eta Euskal Herriko Surf Federazioaren arteko elkarlanak beste urte batez bere horretan jarraituko du, eta Euskal Herriko zirkuituko hainbat froga hartuko dira jaialdiaren baitan, maila guztietan, bai eta kluben arteko lehiaketa ere. 

Herriko bost surf eskola arduratuko dira kirol honetan erabat doan hasi nahi dutenei oinarriko jarraibideak ematen, doako surf ikastaroetan. Plaza mugatuak daude, 11 urtez gorako neska mutilentzat. 

Horrez gain, Peña Txuri Surf Eskolak egokitutako surf ikastaroak eskainiko ditu, olatuak hartzeak sentiarazten duena behar bereziak dituzten gazteek ere ezagutu dezaten. 

Barrika Piragua Taldeak eta Bizkaiko Piraguismo Federazioak III Kayaksurf Kopa antolatuko dute, bai eta lehen waveski opena ere. 

 

Hasteko, surf zinema proiekzioak  

Sopela Kosta Fest hasteko, udaletxeko plazan ezarriko den pantaila erraldoian surfeko filmak ikusiko dira, ostegunean. Emanaldiak iluntzeko 20:30ean abiatuko dira, eta ‘La ola sin fronteras’ (74’), Joaquín eta Julian Azulay ‘Los Gauchos del mar’ egileen lana ikusi ahal izango da (gazteleraz ingelesezko azpitituluekin); ‘One shot’ (30’), Russell Ord argazkilari australiarraren filma (ingelesez gaztelerako azpitituluekin); eta  Anne-Flore Marxer snowboarder suitzarraren ‘A land shaped by women’ (26’), (ingelesez gaztelerako azpitituluekin). 

Ostegunean bertan, euskal kostaldeko surfaren historiari buruzko argazkien erakusketa zabalduko da. Aitzindarien irudiak, olatu onenak, olatu handietako surfa, euskal surfaren artea, surfaren industria, emakumeen bateratzea eta lehiaketak erakusten dira bilduma honetan. Sopelako hondartzetan garatutako surfari buruzko irudiak ere bilduko ditu. Kurtzio Kultur Etxean urriaren 8ra arte egongo da zabalik erakusketa, doan hau ere. 

Eta igande goizean udaletxeko plazara hurbiltzen direnek, Bizkaiko Garagardo Elkarteko egileek sortutako edariak dastatu ahal izango dituzte, ekoiztetxeetara bisita birtuala egin, eta ‘La Gilda del Norte’-ren Sopelako gilda onenak jan. 

 

 

 

Últimas noticias de Seguridad ciudadana

article thumbnailLa Policía Local de Sopela ha realizado un balance de las actuaciones llevadas a cabo durante las Fiestas del Carmen celebradas del 12 al 16 de julio. Al igual que en las Fiestas de San Pedro la coordinación con otros servicios de seguridad (Ertzaintza y Metro) y de emergencia (DYA y Bomberos) ha resultado eficiente y no se ha contabilizado ningún delito de naturaleza sexual. Entre otras...
article thumbnailLa Policía Local de Sopela ha realizado un balance de las actuaciones llevadas a cabo durante las Fiestas de San Pedro 2019 celebradas del 27 al 30 de junio. Entre otras actuaciones preventivas efectuadas y denuncia de infracciones a diferentes normas, destacan las siguientes: Tres personas denunciadas por infracciones a la Ley Orgánica de Protección de la Seguridad Ciudadana: dos por tenencia...
article thumbnailAgentes de la Policía Local de Sopela investigan a dos vecinos de Mungia, de 33 y 47 años de edad, por la comisión de un delito contra la salud pública. Sobre las 17:15 h del miércoles, 26 de junio, varios agentes observaron en una zona próxima a la playa de Arriatera la llegada de un turismo ocupado por dos personas que al detectar la presencia del vehículo policial trató de eludirles. Una vez...
article thumbnailAprovechando la cercanía de las fiestas de Sopela, la Policía Municipal desea recordar a la ciudanía que la Ertzaintza dispone de una aplicación para dispositivos móviles para que los y las ciudadanas puedan contactar con la Ertzaintza de manera directa e inmediata. Se trata “APP Ertzaintza”,  una aplicación gratuita que puede ser descargada en cualquiera de los stores de los diferentes sistemas...
Más noticias: Seguridad ciudadana  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia