Usted está aquí: Inicio HACIENDA Facturación Electrónica BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Sopelako udala herriko enpresen, autonomoen eta negozioen beharren eta erronken diagnostikoa egiten ari da

 

  • Ekimenaren helburua koronabirusaren pandemiak sortutako osasun alarmaren ondorioz udalerriko sare ekonomikoak dituen beharrak eta arazoak identifikatzea da.
  • Udalak ezinbestekotzat jotzen du Sopelako enpresa eta negozio guztien parte hartzea, eta horregatik, dei egiten du proiektuarekin bat egin dezaten eta laguntza, konpromisoa eta lankidetza eskatzen die.
  • Programa udal talde guztiek azken osoko bilkuran adostu zuten Udalerriko Ekonomia Suspertzeko eta Gizartea Biziberritzeko Udal Planaren barruan kokatzen da.
 

Koronabirusaren pandemiak sortutako osasun alarmaren ondorioz udalerriko sare ekonomikoak dituen beharrak eta arazoak identifikatzeko asmoz, Sopelako Udalak enpresa-prospekziorako programa bat jarri du abian, udalerriko enpresen, autonomoen eta oro har negozioen beharren eta erronken diagnostikoa egiteko, ondorio ekonomikoak gutxitzeko udalak har ditzakeen ekintzak planifikatze aldera.

“Covid-19k espero ez genuen egoera batera eraman gaitu, eta horrek gure osasunari, enpleguari eta, bereziki, gure enpresa eta negozioei eragin die. Horregatik, orain inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da administrazio, saltoki, enpresa eta negozioen arteko lankidetza, guztion artean baliabideak ezarri eta neurriak diseinatu ahal izateko; izan ere, horrela lortuko baitugu krisi-egoera ahalik eta baldintza onenetan gainditzea eta aurrera egitea”, adierazi du Teresa Fernández Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.

Udaleko talde guztiek azken osoko bilkuran adostutako Udalerriko Ekonomia Suspertzeko eta Gizartea Biziberritzeko Udal Planaren barruan dagoen programak herriko profesional autonomo, ETE, negozio, saltoki eta enpresengana hurbiltzea, eta haiekin harreman- eta interakzio-ekintzak izatea barne hartzen ditu, haien kezkak, zailtasunak, eskaerak eta beharrak zuzenean ezagutzeko. Era berean, udalari jarduera ekonomikoa berreskuratzeko eta ondoren horri eusteko neurriak hartzen lagunduko dioten proposamenak jasoko dira, horrela lehiakortasuna hobetzeko eta sopeloztarren enplegagarritasuna areagotzeko.

Helburu horiek lortzeko, datozen egunetan, Udalak kontratatutako langile espezializatuak harremanetan jarriko dira sektore guztietako enpresa eta negozio sopeloztarrekin, telefonoz edo posta elektronikoaren bidez, programatutako ekintzak garatzen hasteko galdetegi txiki bat egiteko.

Lortutako datuetatik abiatuta, Sopelako enpresa-sektoreekin lan-mahaiak ezartzea aurreikusten da, bildutako datuak balioesteko eta guztien artean hobetzeko proposamenak egiteko, ahots guztiak entzungo diren prozesu parte-hartzaile eta ireki baten esparruan.

Udalak ezinbestekotzat jotzen du udalerriko enpresa eta negozio guztien parte hartzea eta horregatik, dei egiten du ekimenarekin bat egin dezaten, eta laguntza, konpromisoa eta ahalik eta lankidetza handiena eskatzen die. Horretarako, interesa duten negozioak Udalarekin harremanetan jar daitezke 944 065 900 telefonoaren bidez (110 luzapena), edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.  helbide elektronikora idatziz.

 

 

Facturación Electrónica

guia facturacion electronicaef4ktursede electronica

Últimas noticias de Hacienda

article thumbnailA los contribuyentes que tengan domiciliado el pago, el cargo en su cuenta bancaria se realizará el día 25 de junio de 2020.Aquellas personas que no hayan anticipado el pago del impuesto ni domiciliado el propio impuesto y/o la tasa recibirán a partir del 1 de junio un aviso de pago en su domicilio. El propio aviso de pago irá acompañado de un documento haciendo especial hincapié, ahora más que...
article thumbnailLos y las vecinas pueden seguir domiciliando el pago obteniendo una bonificación del 5%. Para ello pueden realizar una solicitud: 1) A través del Portal web de Ciudadanía: https://sopelarin.sopelana.net/Ciudadano/index.aspx (para esta opción es necesaria identificación electrónica). 2) A través de la sede electrónica: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/info.0 (para esta opción es...
article thumbnailEl Ayuntamiento de Sopela establece las siguientes medidas fiscales al objeto de mitigar las consecuencias derivadas de la pandemia provocada por el virus COVID19 que impiden el normal funcionamiento de la Hacienda Local para las y los contribuyentes del municipio.  Prorrogar el vencimiento de pago de aquellas liquidaciones, recibos y notificaciones cuya fecha de vencimiento estuviera...
article thumbnailEn principio, el pasado lunes 16 de marzo, el Ayuntamiento de Sopela debía abrir el plazo del pago voluntario del Impuesto de Vehículos y de la Tasa de Vados. Un plazo que finalizaba el 30 de abril. No obstante, atendiendo a las medidas y recomendaciones establecidas por el Gobierno Vasco con la intención de contener la expansión del Coronavirus (COVID-19), considerando la Declaración de...
Más noticias: Hacienda  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia