Usted está aquí: Inicio HACIENDA Facturación Electrónica BERRIAK Aisia eta Kultura Zabalik Sopelako 2018ko jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko eta herriko musika taldeek izena emateko epeak

 

Sopelako Udala eta Jai Batzordea 2018ko jaiak antolatzen hasi dira. Hori dela eta, jada tradizionala den jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri da eta bestalde, Sopelako jaietan zuzenean jo nahi duten herriko musika taldeek izena emateko epea ere ireki da.

KARTEL LEHIAKETA 2018

PARTE-HARTZAILEAK

Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka; egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

LANAK

Kartelaren gaiak jaiekin zerikusia eduki beharko du, eta derrigorrez beste lehiaketa batzuetan saritu bakoa izango da. Teknika eta kolorea libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Ordenagailuz eginez gero, kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu behar izango da JPEGen eta 300ppp-tako kalitatean gutxienez.

TESTUA

Kartelean jarri beharreko testua honako hau da:

SOPELAKO JAIAK 2108

San Pedro ekainak 28 junio-uztailak 1 julio

Karmenak uztailak 13-16 julio

Sta. Marina uztailak 20 julio 

AURKEZPENA

Lanak egilearen sinadura barik aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutunazalari zenbaki bat jarriko zaizkie hartzerakoan. Lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu behar izango dira: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, edo/eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte  lanak,  baina   ez   dute   hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko. 

EPEA

Lanak entregatzeko azken eguna Apirilak 22 (igandea) izango da, 20:00ak arte.

EBAZPENA

Epaimahaia Zirrimarra elkartea izango da eta hartzen dituen erabakiak apelaezinak izango dira.

SARIAK

  • Maila nagusian (18 urtetik gorakoentzat):
    • Lehenengo saria: 500€ herriko denda batean gastatzeko
    • Egile sopeloztar onenari (irabazlea ez dena): 150€ herriko denda batean gastatzek
  •  Haur eta Gazteen atalean
    • Lehenengo saria 4-7 urte bitartean: OPARIA
    • Lehenengo saria 8-10 urte bitartean: OPARIA
    • Lehenengo saria 11-14 urte bitartean: OPARIA
    • Lehenengo saria 15–18 urte bitartean: 80 € Sopelako denda batean gastatzeko

LANAK ETA ERAKUSKETA

Saritutako lana Kurtzio Kultur Etxearen jabegora pasatuko da. Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea 2018ko uztailaren 2tik 6ra izango da, eta egun horreen ostean jaso barik gelditutakoak kultur etxearen esku lotuko dira.

**Oharra: Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea esan gura du.

Informazio gehiago: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. / 94 406 55 05

MUSIKA TALDE LOKALAK

Herriko jaietan zure taldeak jotzea nahi izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko dituzue:

1- Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko du.

2-Talde bakoitzak bere biografia,   taldearen musika entzun ahal izateko CD/USB edo esteka bat eta kontakturako telefono edo e-mail bat aurkeztu beharko ditu.

3- Beharrezkoa izango balitz, partehartzaile guztien artean zozketa bat egingo da eta irabazleek San Pedro edo Karmenetako jaietan jotzeko aukera izango dute.

4-Taldearen euskararen erabilera kontuan hartuko da.

5-Aurreko urte bietan (2016-2017) deialdi honetan parte hartu ez duten taldeek izango dute lehentasuna.

Materiala aurkezteko azken eguna: apirilak 22, igandea

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta 11, Sopela).

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbata eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago: 94 406 55 05 – Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

 

Facturación Electrónica

guia facturacion electronicaef4ktursede electronica

Últimas noticias de Hacienda

article thumbnailVEHÍCULOS 1.- Eliminación de la bonificación por vehículos de más de 25 años. (se mantiene la de vehículos históricos al 75%) 2.- Se mantiene la bonificación por familia numerosa en función de los ingresos brutos de la unidad familiar, debiéndose solicitar su concesión ANUALMENTE. 3.- Los vehículos menos contaminantes gozarán de las siguientes bonificaciones en función de sus características y no en...
article thumbnailEl 15 de marzo comenzará el plazo para el pago voluntario del Impuesto de Vehículos  y de la Tasa de Vados y finalizará el 2 de mayo. Aquellos/as vecinos/as que domicilien el pago del citado impuesto y/o de la tasa, recibirán una bonificación del 5%. 1. El plazo para domiciliar el pago finaliza el 13 de marzo, y podrán realizarlo de las siguientes formas: - A través de la página web municipal...
article thumbnailEl equipo de Gobierno del consistorio sopeloztarra conformado por EAJ-PNV y PSE-EE ha presentado durante la sesión plenaria de esta tarde, su propuesta de ajuste de las ordenanzas fiscales del 2017. Dicha propuesta tiene como principal objetivo continuar garantizando y mejorando los servicios municipales. Esta actualización de los importes de los impuestos y tasas servirá para poder seguir...
article thumbnailAnuncio aprobación definitiva ordenanza reguladora del servicio publico de control de limitacion y ordenacion del estacionamiento de vehiculos de Sopela. No habiéndose presentado reclamación alguna dentro del plazo de exposición al público del acuerdo de aprobación inicial de fecha 25 de febrero de 2016 de la Ordenanza reguladora del servicio público de control de limitación y ordenación del...
Más noticias: Hacienda  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia