Usted está aquí: Inicio HACIENDA Facturación Electrónica BERRIAK Sopela Sopelako Udalak patinete elektrikoak alokatzeko zerbitzu berria jarriko du martxan bihar

 

  • Sopela, Getxo eta Berangon ibiltzeko 90 patinete elektriko erabiltzaileen eskura jarriko dituen lehen proba pilotua da.
  • Zerbitzua egunero emango da, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00etara / asteburuetan eta jaiegunetan 10:30etik 21:30era.
  • Udalaren Tokiko Agenda 21en barruan, mugikortasun jasangarriago baten alde egiten duen eta ingurumena gehiago errespetatzen duen ekimena da.   

 

Udalerri jasangarriago eta eraginkorragoa eraikitzen jarraitzeko xedez, Sopelako Udalak bihar, uztailak 3, ostirala, patinete elektrikoak alokatzeko zerbitzu berria martxan jartzearen aldeko apustua egin du.

 

Mugikortasun eta turismo jasangarriko zerbitzua da, aplikazio mugikorraren bidez e-scooter edo patinete elektrikoak alokatzeko aukera eskaintzen duena. Ekimena Udalaren jasangarritasun eta ingurumen helburuen barruan kokatzen da, zehazki Agenda 21en barruan.

 

Euskooters aplikazioak patinete elektrikoan ibiltzeko ibilbide atseginak jarriko ditu erabiltzaileen eskura. Erabiltzaileak aplikazioan adierazitako zirkulazio-maparen barruan zirkulatu ahal izango du, bai bidegorrietatik, bai 30 km/h-ko muga duten errepideetatik; aldiz, inoiz ez du espaloitik zirkulatu beharko, oinezkoa errespetatuz. Alde horretatik, baimendutako bideetan kontuz gidatu beharko da beti, eta bide publikoko gainerako erabiltzaileak errespetatuz.

 

Sopelaren kasuna, lehen proba pilotua da (6 hilabetekoa), eta gehienez 90 patinete elektriko jarriko dira erabiltzaileen eskura Getxo, Sopela eta Berangorako; horiekin hiru udalerrietatik askatasunez zirkulatu ahal izango delarik, horiek konektatuz, eta betiere baimendutako bideetatik.

 

Mugikortasun ekologikoagorako trantsizioa errealitate bihurtzeko beste urrats bat da, batez ere auto-pilaketak egunero gertatzen diren lekuetan. Zerbitzuak garraio publikoa osatuko du, eta bizilagunentzako eta turistentzako mugikortasun-irtenbide eraginkorra bihurtuko da, batetik bestera ibili daitezen eta bazterrak ingurumenarekiko era adeitsuan ezagutu ditzaten, emisiorik gabe zirkulatuz.

 

Beraz, asko dira zerbitzuak dakartzan onurak:

 

  • Metrotik hondartzetaraino anezka gisa balio du.
  • Erabiltzaileak ingurune naturala kutsatu gabe mugitzen dira.
  • Denbora irabazten da hondartzetan gozatu ahal izateko eta gastronomian eta tokiko jardueretan inbertitzeko, aparkatzen saiatzen galdu beharrean.
  • Garraio publikoaren zerbitzu osagarria, azken milia hori betetzeko eta autoaren mende ez egoteko; horrela, bere erabilera sustatuz.
  • Autoa gehiegi erabiltzeak sortzen dituen auto-pilaketak libratzea.
  • Getxo – Berango – Sopela lotura.

 

 

Era berean, COVID-19aren ondorioz gaur egun bizi dugun egoera dela eta, Euskooters-ek distantziak errespetatzeko neurri gisa ere balioko du hiru udalerrietatik mugitzerakoan, garraio publikoan saturazioak saihestuz eta honen osagarri gisa.

 

 

Ordutegiak, prezioak eta alokairu-puntuak Sopelan

 

Patineteak alokatu eta aparkatu ahal izango dira Euskooters aplikazioaren mapan “P” batez adierazitako puntu guztietan. Sopelaren kasuan, udalerriak alokatzeko/aparkatzeko puntu hauek izango ditu:

 

1.            Arrietarako aparkalekua

 

2.            Atxabiribilko aparkalekua

 

3.            Arrietara 5 (bidegorriaren hasiera hondartzetara)

 

4.            Loroño kalea (Udaletxearen parean)

 

Fisikoki, puntu horiek Euskooters-en logoa (patinete bat duena) duen seinale batekin adieraziko dira, eta zoruan plaza bat seinaleztatuko da puntu bakoitzean VMP (Vehículo de Movilidad Personal) siglekin, mugikortasun pertsonaleko ibilgailu horientzat erreserbatuta.

 

Zerbitzua egunero emango da, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00etara; eta asteburuetan eta jaiegunetan, 10:30etik 21:30era.

 

Zerbitzuaren prezioa 0,95 €koa desblokeoa + 0,15 € minutuko ibilaldia (BEZa barne) izango da. Hasiera batean, erabiltzaile berrientzako promozio bat egongo da, eta 15 minutuko ibilbidea doan izango dute; desblokeatzearen edo abiaraztearen prezioa soilik ordaindu beharko dute.

 

Euskooters-eko patinete elektriko bat martxan jartzea oso erraza da; izan ere, erabiltzaileak Euskooters aplikazioa deskargatu, erregistratu, app-ren bidez bere kokapenetik gertuen dagoen patinetea aurkitu eta aplikazioan dagoen diru-zorroari dirua gehitu beharko dio, kreditu-txartelarekin edo PayPalekin ordaindu ahal izango duelarik; hori egin ondoren, aurrean patinete bat duenean, QR kodea eskaneatu besterik ez du egin beharko. Zerbitzua 16 urte edo gehiago dituzten pertsonek erabil dezakete.

 

Ibilbidea amaitzean, erabiltzaileek patinetea aparkatu eta app-ren bidez blokeatu beharko dute,  botoi bakar batekin, aplikazio mugikorrean "P" batekin agertzen diren hiru udalerrien artean banatutako edozein geltokitan.

 

Facturación Electrónica

guia facturacion electronicaef4ktursede electronica

Últimas noticias de Hacienda

article thumbnailA los contribuyentes que tengan domiciliado el pago, el cargo en su cuenta bancaria se realizará el día 25 de junio de 2020.Aquellas personas que no hayan anticipado el pago del impuesto ni domiciliado el propio impuesto y/o la tasa recibirán a partir del 1 de junio un aviso de pago en su domicilio. El propio aviso de pago irá acompañado de un documento haciendo especial hincapié, ahora más que...
article thumbnailLos y las vecinas pueden seguir domiciliando el pago obteniendo una bonificación del 5%. Para ello pueden realizar una solicitud: 1) A través del Portal web de Ciudadanía: https://sopelarin.sopelana.net/Ciudadano/index.aspx (para esta opción es necesaria identificación electrónica). 2) A través de la sede electrónica: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/info.0 (para esta opción es...
article thumbnailEl Ayuntamiento de Sopela establece las siguientes medidas fiscales al objeto de mitigar las consecuencias derivadas de la pandemia provocada por el virus COVID19 que impiden el normal funcionamiento de la Hacienda Local para las y los contribuyentes del municipio.  Prorrogar el vencimiento de pago de aquellas liquidaciones, recibos y notificaciones cuya fecha de vencimiento estuviera...
article thumbnailEn principio, el pasado lunes 16 de marzo, el Ayuntamiento de Sopela debía abrir el plazo del pago voluntario del Impuesto de Vehículos y de la Tasa de Vados. Un plazo que finalizaba el 30 de abril. No obstante, atendiendo a las medidas y recomendaciones establecidas por el Gobierno Vasco con la intención de contener la expansión del Coronavirus (COVID-19), considerando la Declaración de...
Más noticias: Hacienda  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia