Usted está aquí: Inicio EUSKARA Y EDUCACION BERRIAK Kirolak Otsailaren 17an ospatuko da Sopelako Duatloiaren XVIII. edizioa

Otsailaren 17an ospatuko da Sopelako Duatloiaren XVIII. edizioa

Datorren otsailaren 17an ospatuko da Sopelako Duatloiaren XII. edizioa. Aurten, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela elkarteak, Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean antolatuko proba hau, nobedade garrantzitsu batekin dator, izan ere, sprint distantziako Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da

Proban parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea www.triatloi.org  web orrialdean. Izena emateko epea otsailaren 12ra arte egongo da zabalik edo 260 partaideko kopurua bete arte. 

Duatloia 16:15etan hasiko emakumezkoentzat eta 16:30etan gizonezkoentzat eta bi orduko iraupena izango du. Boxak Sopelako Udaletxeko Plazan kokaturik egongo dira.

Distantziak eta ibilbideak:

  • Oinez (1. atala): 5,2 km. Sopelako herri-gunean zirkuitu bati 2 buelta.
  • Bizikletaz: 20 km. 
  • Oinez (2. atala): 2,5 km. Sopelako herri-gunean zirkuitu bati buelta bakarra.

Kategoria orokorreko lehenengo 3 irabazleentzako garaikurra eta sariak egongo dira (100, 75 eta 50 euroko bonoak) eta garaikurra bestelako kategorien irabazleentzako. Era berean, parte-hartzaile guztien artean kirol materiala zozketatuko da. Sarien banaketa 18:30etan izango da Udaletxeko Plazan.

Informazio gehiagorako: http://triatlonsopelana.org/ 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia