Usted está aquí: Inicio EUSKARA Y EDUCACION BERRIAK Aisia eta Kultura Ludoteka eta Gaztelekuko otsaileko programazioa

Ludoteka eta Gaztelekuko otsaileko programazioa

 


LUDOTEKA

Dagoeneko eskuragai duzue ludotekak otsailerako antolatu dituen jardueren programazioa:

KARETA (T) / OKA ERRALDOIA

  • NOIZ:  Otsailak 2 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte  (bakoitza bere ohiko txandan).
  • METODOLOGIA: Txikiek, etxetik ekarritako arrautza ontziekin karetak egingo dituzte etxera eramateko. Nagusiak, Euskal herriko inauterietako oka erraldoira jolastuko dira

IHAUTERI PHOTOCALL-A

  • NOIZ:  Otsailak 9 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte  (bakoitza bere ohiko txandan).
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: otsailak 8 (ostirala)
  • METODOLOGIA: Nagusiak eta txikiak, beraiek prestatutako materialarekin, ihauteri photocall bat egingo dute.

AURPEGIA MOZORROTU

  • NOIZ:  Otsailak 16 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte (bakoitza bere ohiko txandan).
  • METODOLOGIA: Txiki zein nagusi, soilik aurpegia agertzen den argazki handi bat ekarriko dute, nahieran mozorrotu ahal izateko.

MADARIAGA DORRERA IRTEERA

  • NON: Busturia (Bizkaia).
  • NOIZ:  Otsailak 23 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte.
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Taldea osatu arte edo hori gertatu ezean, otsailak 16 (larunbata)
  • PREZIOA:  1€ (egunean bertan)
  • METODOLOGIA: Tutoreekin, 10:00etan geratuko gara Kurtzio Kultur Etxean. Madariaga dorreko biosfera zentroa bisitatuko dugu eta tailer bat egin ondoren, bertan bazkalduko dugu. 16:00etarako Kurtzio Kultur Etxera bueltatuko gara. Gogoratu! ezinbestekoa dela etxetik yogur pote huts bat eramatea.

SANTA AGEDA

  • NON: Sopelan
  • NOIZ:  Otsaiak 4 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte.
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Talde osatu arte edo hori gertatu ezean, urtarrilak 31 (osteguna).
  • METODOLOGIA: Haurrak, denak elkarrekin eta baserritarrez jantzita, ludotekara etorriko dira 17:30etarako.  Udaletxera jaitsiko gara eta gainerako taldeekin abestu ondoren, txokolatada bat egingo dugu eta 19:30etarako ludotekara bueltatuko gara.

*OHARRA: zerbitzuaren ordutegia betikoa izango da baina ekintza honetarako, bai eskatzen dugula ezarritako ordutegiak errespetatzea.

 

GAZTELEKUA

Dagoeneko eskuragai duzue Gaztelekuak otsailerako antolatu dituen jardueren programazioa:

  • 1: Dardoak
  • 2: Fifa
  • 7, 14, 21 eta 28: Jolas librea
  • 8: Risk
  • 9: Pilota jolasak
  • 10, 17 eta 24: Zinea
  • 15: Dardo txapelketa
  • 16: Pultsera tailerra
  • 22: Uno attack
  • 23: Irteera Gasteizeko izotz pistara

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostenak deskargatu ditzakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

 

 

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia