Usted está aquí: Inicio EUSKARA Y EDUCACION BERRIAK Aisia eta Kultura Gonbidapenak eskuragai trenaren 125.urteurrena ospatzeko

Gonbidapenak eskuragai trenaren 125.urteurrena ospatzeko

Trenaren 125.urteurrena dela-eta, Sopelako Udalak auzotarren esku jarriko ditu Larrabasterra-Plentzia tren-ibilbidea garai bateko konboi batean egiteko gonbidapenak. Txangoa Larrabasterrako geltokian hasiko da, 12:15etan, eta bidaia bakarra egingo da. 

Gobidapenok Larrabasterrako Turismo Bulegoan hartu ahal izango dira, ordu hauetan:

  • Irailaren 14an, ostiralean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Irailaren 15ean, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. 

Auzotarrek bulegora heldu ahala banatuko zaizkie gonbidapenak eta gehienez ere, 2 txartel emango dira pertsona bakoitzeko. 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia