Usted está aquí: Inicio EUSKARA Y EDUCACION BERRIAK Hirigintza Sopelako Udala paperontziak eta banku berriak instalatzen hasi da udalerrian

Sopelako Udala paperontziak eta banku berriak instalatzen hasi da udalerrian

  • Sopelako Udalak 11.000 euroko inbertsioa egin du hogeita hamar paperontzi berri eskuratzeko.
  • Hurrengo asteetan hamar bat banku ere instalatuko dira, egoera txarrean daudenak ordezkatzeko edota gabeziak detektatu diren kaleak hornitzeko.

Sopelako Udala, Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak sailaren bitartez, egun, 30 paperontzi berri ari da instalatzen eta hurrengo asteetan, hamar bat banku ere jarriko ditu. Udal sopeloztarrak udalerriko gune desberdinetan kokatuko ditu egoera txarrean daudenak ordezkatzeko edota gabeziak detektatu diren kaleak hornitzeko.

Paperontzi berriek, harri artifizialez eta aluminioz fabrikatutakoak, 80 litro inguruko edukiera dute. Angeluzuzenak dira, hondakinak alde guztietatik botatzeko aukera eskainiz. Udalak 11.000 euro inguru inbertitu ditu hogeita hamar paperontzi hauek eskuratzeko. Zakarrontziak jaso ahala instalatzen joango dira, irailerako bere osotasunean kokatuta egon daitezen.

Zigarro-mutxikinak eta paperak dira egunero garbitzaileek kaleetan jasotzen dituzten hondakin ohikoenak, hori dela eta Udalak herritarrei garbiketa mantenuan aktiboki laguntzeko deia luzatu nahi die. Halaber, Udalak hiri-altzariak zentzuz eta arduraz erabiltzeko mezua zabaldu nahi du, herritarrek ganorazko erabilera eman diezaieten. 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia