Usted está aquí: Inicio DEPORTES BERRIAK Sopela Josu Landaluze, Sopelako alkate izendatu dute

Josu Landaluze, Sopelako alkate izendatu dute

  • Hautagai jeltzalea gaur goizean izendatu dute alkate bere alderdiaren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Boto hauei esker, eta zerrenda bozkatuena izanik, EAJ-PNVk bere bigarren agintaldiari ekingo dio jarraian, oraingoan Landaluzeren gidaritzapean.

Josu Landaluze, EAJ-PNVren hautagaia, Sopelako alkate berria da jada datozen lau urteetarako. Alkate jeltzalea udalbatza berria eratzeko gaur goizean ospatu den osoko bilkuran izendatu dute alkate. Landaluzek bere alderdiaren aldeko botoak (7) lortzeaz gain, PSE-EEren (1) babesa ere izan du. Boto hauei esker, EAJ-PNVk, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan botorik gehien jaso zituen alderdia izanik, elkarren segidako bigarren agintaldiari aurre egingo dio, oraingo honetan, Landaluzeren gidaritzapean. Unai del Burgo, EH Bilduko hautagaiak ere alkate izateko hautagaitza aurkeztu du, baina bere alderdiaren sei botoak eta Elkarrekin Podemosen bi jaso ditu. DB-TUko ordezkari bakarrak, bere burua bozkatu du.

Landaluze buru zuen zerrenda jeltzaleak 2.731 boto lortu zituen joan de maiatzean izandako udal hauteskundeetan, hau da, duela lau urte baino 166 boto gehiago, botoen %37,67a eskuratuz. Landaluzek EAJ-PNVk 2015ean lortu zituen 7 zinegotziak mantentzea lortu du. Bere aldetik, EH Bildu, orain arte izan dituen 6 zinegotzirekin mantentzen da, Elkarrekin Podemos 2 zinegotzirekin sartzen da eta DB-TUk bere bi zinegotzietatik bat galtzen du.

Inbestidurako osoko bilkuran datozen urteetan Udala osatuko duen udal korporazio berria eratu da. Korporazio berria EAJ-PNVko Josu Landaluze alkateak eta Naiara Ibarzabal, Natxo Moreno, Amaia Guenetxea, Angelines Ibarra, Joseba Arruza eta Marylin Panayotou zinegotziek, EH Bilduko Unai del Burgo, Guruzne Carrasson, Ander Moreno, Aitziber Onaindia, Mikel Tapia eta Arantza Bilbaok, Elkarrekin Podemoseko Eder García eta Patricia Alfonsok, PSE-EEko Teresa Fernandezek eta DB-TUko Jon Gerediagak osatzen dute.

Bere karguaz jabetu eta gutxira, Landaluzek bere herriko Alkatetza bere gain hartzea “sopeloztar batentzat ohore bat” dela adierazi du eta etapa berri honi “ilusioz, energia berrituz eta batez ere, erantzukizun handiz” aurre egiten diola esan du, “ditugun erronkak aurrera ateratzea ezinbestekoa baita sopeloztarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko”.

Alkate jeltzaleak bere Gobernu taldea jakintza-alor anitzekoa dela azpimarratu du, gaztetasuna beteranotasuna fusionatzen dituena, eta “lana, zintzotasuna eta hurbiltasuna” promestu ditu. Landaluzeren esanetan Udala herritarrengana irekitzeaz gain, bere helburu nagusia, bere “obsesioa”, hauteskunde programa betetzea da. Landaluzek bere programan jasotako hainbat ekintza aipatu ditu, hala nola, Urko kirol-hiri berria, Zipiriñe eskola zabaltzea, babestutako etxebizitza publikoen garapena, laborategi kulturala, espazio publikoak eta irisgarritasuna hobetzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, Iturrieta frontoian estalki bat jartzea, zabor eta birziklapen politika aktiboak eta garapen ekonomikoa.

Zentzu honetan, Sopelako alkate berriak proiektuak aurrera ateratzeko gainerako alderdi politikoekin ahalik eta adostasun handienak bilatzeko lan egingo duela nabarmendu du, “Sopelak aurrera egin dezan zentzu guztietan. Entzutea, elkarrizketa eta akordioak Sopelagatik eta Sopelarentzako”.

Bere hitzak bukatu baino lehen, jeltzaleak bere eskerrak eman dizkie Udaleko langileei, zinegotziei, doazenei eta baita berriei ere, bere alderdiari, bere familiari eta EAJ-PNvren hautagaitzan konfiantza izan duten pertsona guztiei eta egungo legealdirako hartutako konpromisoak beteko dituela baieztatu du.

 

Últimas noticias de Deportes

article thumbnailEl 14 de julio, domingo, se celebra en la playa de Barinatxe la Carrera nudista "Premio Patxi Ros", organizada por 20º año consecutivo por el Ayuntamiento de Sopela y Munarri Atletismo Taldea. La iniciativa comenzará a las 11:00 h y, como ya viene siendo habitual, constará de dos categorías: la testimonial, de 1 kilometro, y la absoluta, de 5 kilómetros. Habrá premio para los y las tres...
article thumbnailLos días 12, 13 y 14 de julio la playa de Arrietara será testigo de uno de los eventos de surf adaptado más importantes a nivel internacional con la participación de más de 70 surfistas profesionales de todo el mundo. Organizado por Peña Txuri Surf Taldea, la Fundación Alvin Bayona y @haimandelpozo, el campeonato contará con 8 categorías y más de 17.000 euros en premios igualitarios. El viernes 12 de...
article thumbnailPor octavo año consecutivo, el próximo sábado, 8 de junio se celebrará en Sopela el Duatloi Txiki organizado por el  el Ayuntamiento de Sopela e Hirubi Triatloi Taldea.Una vez más, la plaza del Ayuntamiento será el centro de salida y de llegada de la carrera. Los y las participantes iniciarán la carrera entre las 10:00 h y las 12:30 h y como viene siendo habitual habrá diversas categorías y...
article thumbnailPara ello, el Ayuntamiento de Sopela ha habilitado una partida económica de 12:100 euros. El plazo de presentación de solicitudes estará abierto del 6 al 19 de junio (ambos inclusive). Dichas solicitudes deberán presentarse en el Registro General del Ayuntamiento de Sopela ubicado en la calle Sabino Arana, 1, o bien en la Oficina de Atención Ciudadana ubicada en la calle Loiola Ander Deuna 28,...
Más noticias: Deportes  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia