Portal municipal de Sopela - Abian dira 2021-2022ko Lilaguneko ikastaroak, Uribe kostako emakumeentzako jabekuntza eskolari esker
Usted está aquí: Inicio ACCION SOCIAL E IGUALDAD Acción Social y Cooperación BERRIAK Gizarte ekintza eta berdintasuna Abian dira 2021-2022ko Lilaguneko ikastaroak, Uribe kostako emakumeentzako jabekuntza eskolari esker

Campañas y Proyectos

•    Guztira 13 ikastaro eskainiko dira, azaroaren 2an hasi eta maiatzaren amaierara arte iraungo dutenak. Izena emateko epea azaroaren 19ra arte egongo da zabalik (epe hau txikiagoa da tailer batzuen kasuan) eta e-mail bidez ( Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ) edo 616 470 653 edo 946 76 26 74 telefonoetara deituz eman ahal izango da.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Sailak 2021-2022 ikasturteko LILAGUNEko tailerrak jarri ditu martxan Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren bitartez.

Tailerrak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da. Plazak mugatuak dira, eta izen-ematearen arabera esleituko dira, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan erroldatutako emakumeei lehentasuna emanez. Tailer horietara joan nahi duten eta seme-alabak zaintzeko inor ez duten pertsonentzat, haurtzaindegi-zerbitzu bat izango da 12 urtetik beherakoentzat, tailerretako saioekin batera. Inskripzioa egiteko unean eskatu behar da, adingabeen kopurua eta adinak adierazita.

Jarduerak mota guztietako ikasleentzat daude zabalik. Guztira 11 ikastaro eskainiko dira, azaroaren 2an hasi eta maiatzaren amaierara arte iraungo dutenak. Izena emateko epea azaroaren 19ra arte egongo da zabalik (epe hau txikiagoa da tailer batzuen kasuan) eta e-mail bidez ( Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ) edo 616 470 653 edo 946 76 26 74 telefonoetara deituz eman ahal izango da. Tailerrak hobeto ezagutzeko eta bakoitza zertan datzan jakiteko, txosten bat prestatu da (Mankomunitateko webgunean kontsultatu daiteke: www.uribekosta.eus)

Ikusi ikastaroen txostena

Ikusi izen-emate fitxa



 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia