Portal municipal de Sopela - Sopelako Udalak eta Foru Aldundiak bizikletak konpontzeko eta garbitzeko estazio bat gaitu dute
Usted está aquí: Inicio ACCION SOCIAL E IGUALDAD Acción Social y Cooperación UDAL SAILAK Hirigintza Sopelako Udalak eta Foru Aldundiak bizikletak konpontzeko eta garbitzeko estazio bat gaitu dute

Campañas y Proyectos

  • Bizikleta Puntu berria Loroño kalean kokatu da, BI-634 errepidearen gaineko oinezkoen pasabidearen azpian, Barrikara bidean.
  • Konponketa txikiak eta mantentze-lanak egin ahal izateko beharrezko erremintak ditu, hala nola gurpilak puztea edo aldatzea, torlojuak estutzea, balaztak doitzea edo ziztada bat konpontzea.


Sopelak badu bizikletak garbitzeko eta mantentzeko lehen gunea. Udalak, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Foru Departamentuaren laguntzarekin, bizikletak konpontzeko geltoki bat gaitu du, erabilera libre eta doakoa.

Ignacio Moreno Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako eta Ingurumeneko zinegotziak nabarmendu duenez, “geltokiak beharrezko tresnak ditu txirrindulariek konponketa txikiak eta bizikletak mantentzeko lanak egin ahal izateko, hala nola gurpilak puztu edo aldatu, torlojuak estutu, balaztak doitu edo ziztada bat konpondu ahal izateko”.

Bizikleta Puntu berria Loroño kalean kokatu da, BI-634 errepidearen gaineko oinezkoen pasabidearen azpian, Barrikarantz. Bihurkinak, giltza ingelesa, giltza finkoak, giltza txikiak eta pneumatikoen estalkiak desmuntatzeko eta muntatzeko tresnak ditu. Puzteko, mahuka eta balbula-konektoreak ditu, baita puzteko eskuzko sistema eta aire-presioa kontrolatzeko manometroa ere.

Gainera, ur-hornidura dosifikatua duen mahuka baten bidez garbitzeko aukera ematen du. Lan horiek guztiak erosotasunez egin daitezke; izan ere, zutoinak berak eusteko beso batzuk ditu bizikleta zintzilikatzeko, elementuetan lan egiten den bitartean.

QR kodea

Postearen goiko aldean gaitutako QR kode batek geltokiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera emango du, eta beste QR kode batek Bizkaiko Foru Aldundiak bizikletari buruz duen informazioa eskuratzeko aukera emango du, "Bizkaia bizikletaz" atalaren bidez.

Morenok adierazi duenez, “hilabete batzuetan, kideen erabilera-mailaren, erresistentziaren eta iraunkortasunaren jarraipena egingo da eta erabiltzaileen iritziak bilduko dira".

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia