Portal municipal de Sopela - Urko Mendi Taldeak XXXIV. Ibilaldi Herrikoia antolatu du igande honetan
Usted está aquí: Inicio ACCION SOCIAL E IGUALDAD Acción Social y Cooperación BERRIAK Aisia eta Kultura Urko Mendi Taldeak XXXIV. Ibilaldi Herrikoia antolatu du igande honetan

Campañas y Proyectos

Sopelako Urko Mendi Taldeak XXXIV. Ibilaldi Herrikoia antolatu du igande honetarako. Helduentzako irteera 09:00etan izango da, Udaletxeko plazan, Berangoko Ikurriñan lehen kontrola eginez; “hamaiketako” partikularra Beca Grafic-en, bigarren kontrola Sopelmar-en, Udaletxeko plazan bertan amaituz. Ibilbidea 17 kilometrokoa izango da.

Txikienek ere, 8 kilometroko ibilaldia egiteko aukera izango dute. Kasu honetan, 10:30etan hasiko da Udaletxeko plazatik, Urdulizko Batzokian “hamaiketakoa” egin ondoren martxa abiapuntuan amaituko da.

Irteera mailakatuak

Azpimarratu behar da irteerak mailakatuak izango direla bi martxetan eta haurren martxaren kasuan, haurrak senide bakar batekin joango direla. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, bai irteeran, bai helmugan.

Interesa duten pertsona guztiek doan eta banaka eman ahal izango dute izena https://urkomendi.blogspot.com/2021/09/formulario-inscripción-marcha-popular.html helbide elektronikoan edo argitalpen honen irudi nagusiari erantsitako QR kodearen bidez.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia