Portal municipal de Sopela - Taller gratuito dirigido a personas mayores sobre herrramientas para el uso del smartphone
Usted está aquí: Inicio ACCION SOCIAL E IGUALDAD Acción Social y Cooperación BERRIAK Sopela Taller gratuito dirigido a personas mayores sobre herrramientas para el uso del smartphone

Campañas y Proyectos

Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin elkarlanean, smartphona erabiltzeko tresnei buruzko doako tailerra eskainiko die adineko pertsonei datorren asteazkenean, urriak 20, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Uribe Kostako Gurutze Gorrian (Landabe 12, Sopela). Tailerraren helburua adinekoei trebetasunak hobezten laguntzea eta interneta duten telefonoekin moldatzea da.

Ikastaroa doakoa izango da eta izen-emateak zabalik daude Uribe Kostako Gurutze Gorrian (Landabe 12, Sopela) edo goizeko 9:00etatik 13:00etara 663 384 179 edo 94 656 94 97 telefonora deituz.

Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateak eta Gurutze Gorriak sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren barruan dago tailer hau. Helburuetako bat, eta, horregatik, ikastaro hau sortu da, gizarteratze-, boluntariotza- eta prestakuntza-programak garatzearekin lotutako ekintzak gauzatzeko elkarrekin lan egitea da.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia