Zabalik Getxo Itsas Huben espazioak eskatzeko epea
- Visitas: 1023
2019. urtearen amaieran, Sopela eta Getxoko Udalek jarduketa protokoloa sinatu zuten udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta itsas hautsiak daude, eta erreferentziako profesional bikainak eta surf-eskolak dituzte. Azken urteotan, udalerri biak modu aktiboan ari dira lanean surfaren sektoreko erakundeekin, surfaren enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko ekimen eta jarduerak diseinatuz, garatuz eta martxan jarriz, baita horien inguruko komunikazioa landuz ere.
Protokolo horren barruan, Getxok kirol-portuan dagoen "Getxo Itsas Hub" itsas kiroletako ekintzailetza-zentro berrian udal-espazioak okupatzeko eskaera egiteko epea ireki du. Enpresa-zentro eta berrikuntza-polo hau Legealdiko Planaren proiektu estrategikoa da eta horren helburua da udalerrian enplegua eta inbertsioa sortzea, erakartzea eta atxikitzea.
Getxo Itsas Hub" 230 m2-ko lokal batean dago. Instalazio horiek 18 lanpostu eta erabilera anitzeko aretoak eta bilera-gelak hartuko dituzte. Aretoek, malgutasunez, ekitaldi txikiak, bilerak eta elkarlaneko lanak ere hartu ahal izango dituzte. Okupazioaren prezioa hilean 75 eurokoa izango da lanpostu bakoitzeko + BEZ.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Getxoko pertsona fisikoek eta erakundeek, edo udalerrian lan egiten dutenek, baldin eta jarduera garatzeko lan-eremu bat behar badute, betiere ekonomia-sustapenarekin zerikusia badute. Proiektuen eta talde sustatzailearen kalitatea, Getxon eta Bizkaian egoitza izatea, berrikuntza eta proiektuak sektore nautikoarekin lotuta egotea baloratuko dira.
Gehienez 2 lanpostu ezarri dira enpresa-proiektu bakoitzeko, eta lokalen erabilera urtebetekoa izango da, beste urtebete batez luzatzeko aukera izanik.
Eskaeraren aurkezpena
- Otsailaren 12tik martxoaren 15era
- Eskaerak Administrazio Elektronikoaren Bulegoa-AEBren bidez egingo dira: http://www.getxo.eus , nire kudeaketak etxetik -> Nire erregistro telematikoa -> Eskaera egin -> Ohar-eredua “Getxo Itsas Hub 2021 eskaera”.
Informazio gehiago: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. eta www.getxo.eus/getxolan